TRANSBITA COMÈTE


2016ko Maiatzak 13, ostirala, 17:00etatik 23:00etara, Oiasso Museoan
(Eskoleta,1 Irun).

17:00etan Performancea
19:30etan Kontzertua
21:00etan DJak

Transbita Comète hiru ardatzen inguruan darabil: Bitaminek programatutako proposamen artistikoa, “Comète, la red de evasión” erakusketa eta Museoen Nazioarteko Eguna, Maiatzaren 18an ospatzen dena. Azken honek lema gisa “Museoak eta Paisaia Kulturalak” dauka, Transbitan proposamena isladatzen delarik.

‘Comète’ (1941-1944) II. Mundu Gerran iheslariei ihes egiten laguntzeko sare klandestinoa izan zen. Naziek okupatutako Europan eraitsitako hegazkinlari aliatuak jaso, eta Frantzia osoa eta euskal muga Bidasoan edo Pirinioetan barrena zeharkatu ondoren, Gibraltarreraino eramaten zituen. Comètek 800 bat iheslari hartu edo aberriratu zituela uste da. Gutxi gorabehera 3.000 zibilen laguntza izan zuen. Horietatik 700 bat atxilotu zituzten eta 290 bat erbestean fusilatu zituzten edo hil ziren.

“Comète, ihesbide sarea” Comète lineak zeharkatutako geltoki nagusiak igaroko dituen bideo-instalazioa da eta balentria horren protagonista batzuen bizipenak kontatzen ditu, batik bat, adin-nagusitasunera ozta-ozta iristen ziren eta Gestapo beldurgarria estutasunena jarri zuten emakumeenak. Arriskuak, beldurrak, ziurgabetasunak, atxiloketek, kontzentrazioa-esparruko bizitzak… aukera ematen digute hasnartzeko gizarte-zibilak gatazka-egoeretan izan zuen zeregin garrantzitsuari buruz.

Gonbidatutako artistak:
Sofie Dubs (performancea)
Bitamine Faktoria (hiri esku hartzea)
Amorante (musika)
NiMú (hacefiestas)

—————————-

2014an gailu mugikor hau diseinatu genuen, 1978ko karabana baten oinarrituta, proiektu baten bilakatuz: TransBita. Gailu hau egoitz gisa balio du joaten garen edonora, proiektuak funts berdina izanez: diziplina anitzekoa, esperimentala eta parte hartzailea.
Helburua artista eta publikoaren arteko topaketa-puntu gisa funtzionatzea da. Diziplina desberdi- netako artistak sarean jarri eta eremu artistikoan elkareragiteko modu berriekin esperimentatzea da helburua, kultur espazioen eremuan aurkezpen modu berriak aurkitzea.
Audientziaren garapenerako tresna da ere. Bitaminetik artea eta kultura garaikidea publiko guztiei iritxi behar direla uste dugu, gizartean kuriositatea, interesa eta pentsamendu kritikoa sustatzeko.