IRUN HIRIKO KUTXA LITERATURA SARIAK

Amaia Antzokian egingo den jaialdian Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak banatuko dira 42. edizioan. Abenduaren 1ean, ostiralean izango da ekitaldia, eta bertan euskarazko eta gaztelaniazko eleberri eta olerki modalitateetako irabazleek beren sariak jasoko dituzte. Irabazleak Blanca Bettschen Capa (“Juegos de lógica”), gaztelaniazko eleberrian; Ramón Fernández Reboiras (“Providencia de apremio”), gaztelaniazko olerkia; Maixa Zugasti (“L.A.A.”.), euskarazko […]

KONTENPORANEA 2017

Arte garaikideko topaketa honek berezitasun nabarmena du: artista gazteek zuzenduta eta gauzatuta dago. Bigarren edizio honen batzorde antolatzailea Aitor Bengoetxeak (serigrafia eta grabatua), Tania Lozano (diseinu grafikoa), Tracy Portilla (bitartekaritza eta kultura ondarearen balorizazioa) eta Itziar Elosegi (dantza garaikidea). Programazioa erakusketek, kultura mahaiek eta hainbat jarduerak (serigrafia, diseinu grafikoa, horma irudia) eta arte esku-hartzek hornituko […]

JORGE MARIN

Jorge Marín Ciudad Bolívarren (Antioquia, Kolonbia) sortu zen 1986an. Medellinen eta Jardínen bizi eta lan egiten du. Ikusizko Arteen Masterra (2012) eta diseinatzaile grafikoko publizitate (2007) ikasketak burutu ditu. Argazkigintza digitaleko irakaslea izan da Antioquiako Unibertsitatean baitan artearen estimazioa eta balorazioan ere. Azken urteotan, hainbat egoitza artistiko egin ditu bertako zein nazioarteko espazio independenteetan. Hainbat […]

NAZIOARTEKO EGONALDIA 2017

Jorge Marín, Nazioarteko Egonaldiko 6. edizioan artista hautatua, Bidasoaldea eta Euskadi ezagutzeko aukera izango du hilabetez baino gehiagoz. 2017ko deialdiko epamahaiak, Artium Arte Garaikideko Museoak, Huarte Arte Garaikideko Zentroak, Eduardo Hurtadok, komisarioa eta artista, eta Romain Sein artistak osatu dutena, Bitamine Faktoriaren zuzendaritzapean, Marínen hautagaitza nabarmendu du, 160 artista baino gehiagoren artean. Marín artista kolonbiarrak […]

RIBERA, BIDASOAREN MEMORIA ARTEAREN BEGIRADATIK

  Ribera proiektuaren bigarren edizio Bidasoa ibaiertzean ospatuko da, irailaren 23an, larunbatarekin. Egitasmo honek  arte garaikidea eta memoria historikoa ardatz hartzen ditu. Egun osoko jardunaldian hainbat artistek eta kolektibok ibaiaren alderrietan jorratuko dituzte izaera askotariko lanak: instalakuntzak, dantza, musika eta proiekzioak. Progamazioa hainbat instalakuntzarekin eta ekintzarekin osatzen da, besteak beste: Bitamine Faktoriak sortutakoak; Kubo Beltza Project […]

EAS-EZE 2017

  Izaro Ieregi artista bizkaitarren Time for love proiektua hautatua izan da Euskal Arte Garaikidea Nazioartekotzeko Programaren 3. edizioan, inoiz baino parte-hartze handiagoa izan duena. 2017ko edizio honetan epaimahaikideak: Juan Aizpitarte artista, Leyre Goikoetxea komisario independientea, Melina Berkenwald Residencias Urra guneko zuzendaria, Bitamine Faktoriako lantaldeak zuzenduta. Bitamine Faktoriak artista hautatua zoriondu nahi du, baita eskertu ere artista guztien parte-hartzea, […]

LA ISLA DE LOS FAISANES #1

Faisaien uhartea (La isla de los Faisanes) Iván Gómez artistaren proiektu artistiko-kultural bat da, Diego Velázquezek bertan eraikitako pabilioia ikerketa-gai hartzen duena. Pirinioetako itunak sinatzeko propia eraiki zen egitura hori 1659-1660 urte bitartean.    Proiektu honek bi fase ditu eta lehengo honetan uhartearen egungo topografia landuko da, eta ikerketa honi esker arkitektura diseinu berriak sortzeko […]