INTERNATIONAL RESIDENCE / NAZIOARTEKO EGONALDIA

(EUSKERAZ BEHERAGO)

Call for artists from any country and nationality (expected Spanish) who do not live in Spain  and wish to make a residency in the region of Bidasoa (Irun, Hendaia and Hondarribia), located between the Basque country French and Spanish.

During the residency, the artist will work on her/his perception, vision  of the Basque Country that ’s why the artist  will live in a Basque context during her/ his residence, with visits and interviews to different contemporary cultural entities. The objective is to develop a piece of art that we will later exhibit in different sites of Euskal Herria.

WHAT DOES IT CONSIST OF?

A 40-day stay during which the artist will have accommodation in Irun, as well as a studio workshop and work space. In addition, you will get advices, production services and introductions to various individuals from the Basque Country’s art and cultural field  to carry out your project.

Bitamine Faktoria offers an economic aid that is composed of:

  • Advices, production and contact with different people from Basque art and culture field
  • Accommodation in Irun
  • Study workshop and workspace
  • €800 for expenses and transfer costs (from the arrival airport to Irun and to Irun from the departure airport) during the residency
  • Up to € 600 for the travel from your country to the Basque Country*
  • Up to € 400 towards production expenses
  • Organization of exhibitions, graphic design and materials related to the residency activities such as flyers, posters or triptychs  
  • Promotion

* Bitamine Faktoria  can write an invitation letter for the successful applicant to request further funding from her/ his own country.

WHO CAN RECEIVE IT?

    • Artists who are under 40 years old.
    • All artistic disciplines are accepted (visual arts, audiovisual, scenic, music, design, etc.)

SELECTION CRITERIA

In the selection process, the following aspects will be evaluated:

1. The originality and / or innovative character of the artistic projects carried out in the last two years
2. Applicant’s curriculum or trajectory
3. The adequacy of the project to the resources and context in which it is developed
4. The motivation to participate in this residency

DOWNLOAD BASIS
APPLY

Euskal Herrian bizi diren bitartean (40 egun) proiektu bat aurrera eraman nahi duten Espainian bizi ez diren edozein hiritartasuneko (espainiarrak izan ezik) eta edozein arte diziplinako artistei zuzendua dago.
Ipar Euskal Herriaren eta Espainiaren artean dagoen Bidasoa Eskualdean (Irun, Hendaia eta Hondarribia) egonaldi bat egin nahi duten edozein hiritartasuneko artista atzerritarrentzat da.

Egonaldi hori egiten duten bitartean aurrera eramango duten proiektuaren gaia izango da artistak zer-nolako ikuspegia duen Euskal Herriarekiko. Horretarako, proposatzen dugu artista euskal testuinguruan bizitzea hemen dagoen bitartean, eta bisitak nahiz elkarrizketak egitea gaur egungo hainbat kultur erakunderi. Helburua da artelan bat egitea eta gero lan hori Euskal Herriko hainbat lekutan erakustea.

ZERTAN DATZA?

Egonaldia 40 egunekoa izango da eta denboraldi horretan artistak etxebizitza partekatua izango du bizitzeko, eta estudio tailer bat eta lanerako gunea ere izango ditu. Gainera, aholkularitza eta ekoizpena emango zaizkio eta baita euskal artearen eta kulturaren inguruko pertsonekiko kontaktua ere, bere proiektua aurrera eraman ahal izateko.

Bitamine Faktoriak zera eskaintzen du:

  • Aholkularitza, ekoizpena eta kontaktua euskal artearen eta kulturaren inguruko hainbat pertsonarekin.
  • Ostatua.
  • Estudio tailerra eta lanerako gunea.
  • Hilean 800 euro gastuetarako eta joan-etorrietarako.
  • Gehienez 600 euro bere herrialdetik Euskal Herrira etortzeko.
  • Gehienez 400 euro produkziorako.
  • Erakusketen antolakuntza, diseinua eta material grafikoa, egonaldiaren flyerrak, kartelak edo triptikoak egitea, esate baterako.
  • Hedapena.

*Gonbidapen gutun bat egin dezakegu aukeratutako gonbidatuak diru-laguntza bat eska dezan bere sorterrian, bidaia gastuak osatzeko gastu horiek 500 euro baino handiagoak badira.

NORK JASO DEZAKE?

  • 40 urtetik beherako artistek.
  • Arte diziplina guztiak onartuko dira (ikus arteak, ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, musika, diseinua eta abar).

BALORAZIO IRIZPIDEAK

  1. Azken bi urteetan egindako arte proiektuen originaltasuna edo/eta izaera berritzailea.
  2. Eskaera egilearen curriculuma edo ibilbidea.
  3. Proiektua dauden baliabideetara eta garatzen den testuingurura egokitzea
  4. Egonaldi honetan parte hartzeko motibazioa.