AVRIL CORROON

Avril Corroon artista irlandarra (An Iarmhí / Westmeath, 1991) National College of Art and Design unibertsitatean Arte Ederretako lizentziaduna da. Gaur egun MFA masterreko ikaslea da Londreseko Goldsmiths Unibertsitatean. 2018 Bitamine Faktoria Nazioarteko Egonaldia deialdiko 7. edizioan artista hautatuak hainbat egonaldi burutu ditu dagoeneko, hala nola Temple Bar Gallery Studios Recent Graduate Studio Residency bere herrialdean bertan edo Hotel Maria Kapelen Herbehereetan. Horrez gain, bere lana erakutsi du banako erakusketetan zein kolektiboetan.

Azkeneko bi urteetan, bere jardun artistikoa oso emankorra izan da, komunitatearekin atxikimendu estuarekin. Berriki, Crossbones Graveyard hilerri eremuan, Londresen, erakusketa batean parte hartu du. Ohiko lekuetan hilobiratzeko eskubideak ukatzen zieten jende txiroa hartzeko erabiltzen zen Erdi Aroan. Lan honek pasartea gaur egungo gizarteko pariekin lotura egiten du. 2017ko maiatzean, berariazko sorkuntza bat burutu zuen, “Wish you Were Here”, Airbnb apartamentu baten balkoian Temple Bar galeriako beste aldean zeuden ikusleentzat, turismo esparruan marketingaren eta partekatze ekonomiaren iruzurrak ezabatzeko xedearekin. Urte honetan bertan, hitzaldi performatiboa aurkeztu zuen, Voyage 7 serieko parte gisa, MUU finlandiar kolektiboaren komisariotzapean, mobilizazio moduak, parte-hartze modu irisgarriak eta ekintza zuzenaren bidezko irudimen publikoaren erradikalizazioa islatuz, protesta kantuen gaia abiapuntu hartuta.

Gainera, ikus artistaz aparte, Avril abortuaren eskubidearen aldeko ekintzailea da, Irlandan emakumeek bere gorputzaren autonomia lortzeko borrokan. Strike4Repeal batzordeko kide eta bozeramailea da; 2017an, greba sozial nazionala antolatu zuen 56 ekitaldi burutuz Irlandan zein nazioartean.

Aurtengo edizioan 50 herrialdetatik 100 hautagaitzatik gora jaso dira eta Peio Aguirre komisarioa, Arantza Lauzirika EHUko Arte Ederren Fakultateko dekanoa eta Bitamine Faktoria lantaldea izan dira epaimahaikide.


Pintxo Boate

Bideo, soinu eta eskultura bidez, Pintxo Boate sorkuntza proiektuak kulturaren desplazamenduak eta instrumentalizazioak eragiten dituzten arazoak aztertzen ditu hiri neoliberalaren testuinguruan. Euskal Herriko adierazle esanguratsuenak, hala nola kostaldeko leku nabarmenak, itsasoa eta gastronomia, era komikoan pertsonifikatzen dira; eta berezko izaki gisa gizarte erritual tradizionala bilakatu den pintxo pote batean parte hartzen dutelarik. Bideoak eta instalazioak elkartuta, izakion artean eztabida pizten da, hirien birsorkuntza planek bultzatutako kultura barruti berrietan bere identitatea nola esplotatzen edo ebakitzen duten, esaterako.

Egonaldian zehar garatutako proiektua aurkezpena Donostiako Kutxa Kultur Plazan (Tabakalera) burutu zen.

 

 

www.avrilcorroon.com