FERNANDA MORAIS


Fernanda Morais. Brasil

Artista brasildarrak 2012ko ekainean nazioarteko egoitzan egindako lanaren emaitza.

“DIARIO DE FABULAJE”
Fernanda Moráisek Euskal Herrian egindako lehen urratsak ageri dituzten sei lan erakutsi zituen “Diario de fabulaje” erakusketak, bertako jendearen, bertako hizkuntza, kultura eta historia nabarmenaren inguruan izan dituen irudipenak. Erakusketa honek berez agertu nahi du, lurralde berri baten aurrean aurrez aurre jartzean eta ezezagunaren bitxitasunak eta edertasunak kutsatzean, artistak ematen duena.

Bertako kulturaren eta hizkuntzaren inguruko ideia-trukea, ohitura berrien esperientzia, ikaskuntza kulturanitza eta hainbat artistekin izandako hartu-emana, horiexek izan ziren lanak prestatzeko abiapuntua. Halatan, proiektuaren garapenaren etapa guztiei begira eduki genuen pentsamendua 30 egunez, ideia sortu zenetik bukatutako obrak erakutsi arte, programak proposaturiko gaia erakusteko esparrua osatuz.

Alderdi anitzeko informazioen eta bizipen zatien bategitearen emaitza da “Diario de Fabulaje”, “bidaiari esploratzailearen” jakinmina artista garaikidearen irudimen ameslariarekin elkartua. Argazkien nahiz bideo eta instalazioen bidez antzemango da aurkeztutako obrak ez direla soilik artistaren egonaldian zehar behaturiko eszenetan oinarritu, bai ordea topatu nituen pertsonek kontatu zizkidaten historietan. Natura, pertsonak, euskal etxeen fatxadak ageri dira beren ezaugarri guztiekin, irudikapenarekiko edo deskribapenarekiko kezka zorrotza edo asmo dokumentala ez dira ageri ordea.