GASPAR ACEBO

Gaspar Acebo. Argentina.

SUSPENSIÓN

Bitamine Faktoria 2013 egonaldian egindako lanen erakusketa Gaspar Acebo.
“Bitamine Faktoria, autokudeatutako sorkuntza fabrikaren egitekoa da, besteak beste, kultur eskaintza handitzea, elkarreragitea eta sareak sortzea sektore pribatu batetik, arte garaikidearen beste ikuspegi batzuk erakusteko beharrak bultzatuta. Egonaldian parte hartzen duten nazioarteko artistek duten begirada aztertzeko sortu zen nazioarteko egonaldia eta haren helburu nagusia da Euskal Herriko alderdiren baten ikuspegia garatzea bere arte ildoen barnean.” Helga Massetani
“Azaroaren erdialdetik abenduaren erdialdera, Bitamine Faktoriak deitutako arte egonaldi batean egon nintzen Euskal Herrian, Irunen eta inguruetan. Han, hainbat elementu bilatu nituen, haiekin elkarrizketak izateko modukoak, puxikak, zetazko paperaren bolumen hauskorrak leku baterako eraiki nituenak, egoera partikular bat hantxe egokitzeko eta erregistratzeko. Bi elementutan jarri nuen arreta: lurraldearen alderdi orografikoa; mendi batek panpa bat gurutzatzen du eta ondoan itsasoa, mendi bat eta buelta. Gero platanoak, ia nahierara modelatzen diren zuhaitzak.” Gaspar Acebo

Inguruan dugun naturako paraje ederretako asko inspirazio iturri izan dira, eta baita proiektu hauetarako eszenatoki ere. Hori guztiz logikoa da artista bat sorterria edo ohiko bizilekua ez den beste leku batera joaten denean. Txokorik bakanenak edo bertakook kasu gutxien egin diegunak sortzeko bulkada izan daitezke lur hau lehen aldiz zapaldu duten pertsonentzat. Beharbada denbora luzeagoan egon beharko litzateke hori gertatzeko, baina hala ere, Aceboren koinoboris* delakoak honen testuinguruan sortu dira eta hartatik sortu dira. “Gasparren obrak eter kontzeptura eramaten gaitu, zehatzago esateko eter etilikoa, ura baino arinagoa, eta lurruna airea baino lodiagoa duena, eskuaren beroarekin irakiten jartzen dena eta 100°C negatibo baino pixka bat gehiagoan solidotzen dena. Bere obren laburraz hitz egiten digu ideia horrek eta, azken batean, biziaren, denboraren laburraz. Horrek erregistroaren funtzioa gogorarazten digu era honetako lanetan, irauteko edo istant hori, modu batean ala bestean, unean egon ez ziren pertsonengana iristeko modu bakarra, erregistroa da.” Leyre Goikoetxea Martínez
*Bandera tradizional japoniarrak, karpa formakoak, egun berezietan goititzen direnak haurrentzat. Karpa haurrekin lotua dago ibaiaren korrontearen aurka borroka egiteko ahalmenagatik, izokinak bezala.