JEONGSOO LIM

Jeongsoo Lim 1988an sortu zen Seulen, Hego Koreako hiriburuan. Egun, bertan bizi da eta lan egiten du. Koreako Unibertsitate Nazionalean Arte Ederretan (Ikus-arteak) 2015ean graduatu ondoren, hainbat egonaldi artistiko garatu ditu, Kura Studioan (Fukuoka, Japonia) eta Bitamine Faktorian, besteak beste. Orain dela lau urte geroztik, artista gazteen erakusketa talde baten kide da. Halaber, bi aldiz erakutsi ditu bere lanak bakarko esposaketa banatan, Seulen bertan.
Limen lanak espazioaren eskultura eta gorputzak hori nola bizitzen duen arteko harremana aztertzen du, gorputz-objektu-espazio hirukoa eta inprobisazioaren arteko konexioa nabarmenduz. Laburrean, bere jardun artistikoan bizi garen lekuaren inguruan hausnarketa egiten du, baita zergatik eta nola bizitzen dugun leku hori ere.

Normal Model Home | 너도 살고 나도 사는 집
Normal Model Home da Jeongsoo Lim artista korearrak Bitamine Faktorian burutu duen egonaldiaren emaitza.
Lan honek Euskal Herriaren ikuspegia aurkezten du, instalakuntza bat eta hainbat bideoren bitartez. Hiriko arkitektura formetan eta pertsonen mugimenduetan aurkitu du inspirazioa Sook. Halaber, pilota, arraunketa, sega eta aizkora bezalako kirolak, gurean hain errotuak daudenak, erreferentzia izan dira.

Normal Model Home | papera, zura | instalakuntza | 2016
Instalakuntza honetan espazioa hainbat forma eta kolore erabilita eraiki da. Bilduma egin / sailkatu / zerrendatu izan da horretarako jarraitu duen ekoizpen moldea, ez egitearena. Opariak biltzeko paperak baliatuta, lau kategoriatan sailkatu dira motibo abstraktuen ezaugarrien arabera: marra gorria, marra horia, marra urdina eta marra berdea. Espazioaren emaria beste marra batekin konektatzen da, modu naturalean, barne diseinuan eta etxegintzan erabili ohi dena. Espazioa behatzera gonbidatzen da, barrutik ibiliaz. Izan ere, instalakuntza honek pertsonak barrura sartzen direnean funtzionatzen du, hiriko motiboak, formak eta koloreak gogora ekarriz.

Direction for shape | kanal bakarreko bideoa, 13 min | 2016
10 bideo laburrez osatutako bilduma da. Objektuak eta koloretako formak erabilita hainbat interakzio eta esku-hartze erakusten dute hirian zehar. Ondoko bideo hauek hartzen ditu barne: “Not the whole”, “Vincent Robinson”, “Now, city 01” eta “02”, “Raise the flag with the back”, “Seven kinds of everything”, “Rules, game”, “Let’s talk together ‘somehow’”, “Without terrace”, eta “When yesterday night my sister sent me KakaoTalk that she will be late at home because of her birthday party”.

Gainera, Seulgo artistak RI8ERA proiektuan parte hartu zuen; egitasmo honek ibaia eta memoria nabarmentzea du xede, arte garaikideko praktikak erabiliz. Hiru lan propio ekoitzi ditu jaialdi honetarako: alde batetik, irailaren 24ean Puente Avenida inguruan Ask : Respond instalakuntza eta Give me your name performancea; eta bestetik, Something on everywhere instalakuntza  CBA kulturgunean.

Informazio gehiago