EAS-RIO EUSKAL ARTE GARAIKIDEA NAZIOARTEKOTZEKO PROGRAMA

Bitamine Faktoriak, gaur egungo euskal artea nazioartera irekitzeko bere planean jasotako esparruaren barnean egiten du deialdi hau. Programa honen bidez arte ikerkuntza eta ekoizpena sustatu nahi dira, sortzaileak sustatzen lagundu eta artisten nazioarteko mugikortasuna bultzatu nahi da.

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren eta bertan lan egiten duten artisten esportazio proiektu artistikoak sustatzeko da, edozein diziplinatakoak izanda ere.

ZERTAN DATZA?

Bi fasetan garatuko da laguntza. Hasieran proiektu batean lan egingo da hainbat aurreko hilabeteetan. Behin bukatu ondoren, esportatu egingo da Buenos Airesen (Argentina) aurkezteko, eta han gaur egungo hainbat kulturgune nabermenetan erakutsiko da.

Tokiko erakundeekin batera, jarduera egutegi bat finkatuko da eta bertan artistek hainbat parte-hartze izango dituzte Rio de Janeiroko aretoetan, museoetan, kulturguneetan eta galeriatan (mahai inguruak, eztabaidak, workshopak, topaketak eta lan kolektiboak) lekuko artista garrantzitsuekin.

Bitamine Faktoriak laguntza ematen du, honako hauetarako:

  • Hegazkin txartela / Ostatua / Joan-etorriak / Mantenua
  • 1.000 €ko ordainsaria + zergak (BEZa edo PFEZa)
  • Lanerako lekua eta baliabideak erabiltzeko aukera
  • Lan prozesu osoan eta egonaldian laguntza
  • 500 € ekoizpen gastuetarako
  • Proiektuaren emaitzaren edizio inprimatua
  • Proiektuaren ekoizpena, muntaia eta kudeaketa.

NORK JASO DEZAKE?

  • Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuak egonik, bertan bizi diren artistek.
  • Arte diziplina guztiak onartuko dira (ikus arteak, ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, musika, diseinua, teknologia berriak eta abar).

AUKERATZE IRIZPIDEAK

Batzorde batek ebatziko du deialdi hau. Bitamine Faktoriaren taldea buru delarik. Batzordea osatzeko proiektuko koordinatzaileek hainbat artista, kutur kudeatzaile eta/edo komisario izendatuko dute.

Proiektuaren originaltasuna eta/edo izaera berritzailea, eskatzailearen ibilbidea eta dauden baliabideei eta garatuko den testuinguruari begira proiektua egokia den baloratuko dira.