ZIZEILU

HAU EUSKAL HERRIKO OBJEKTU TRADIZIONALAREN DISEINU LEHIAKETAren hirugarren edizioak zizeilu altzariaren berrinterpretazioa eskatu du. Euskal baserrietan jatorrizko altzaria funtzionala. Horma batean kokatzen da sutondotik gertu eta lurrean sostengatzen den bizkarralde garaia du. Banku-mahai honen berezitasun nagusietako bat bere taula eraisgarria da. Euskal Herriko baserrietako jatorrizko altzaria jakiak, jantziak edo bestelako gauzak gordetzeko erabili ohi izan da.

Agurtzane Garai (San Telmo Museoko bitartekaritza arduraduna), Fermin Leizaola (Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Saileko zuzendaria), Jaume Ramírez (Ramírez i Carrillo estudioko diseinatzailea), Elisabeth Urrutia (industria-diseinu alorreko irakaslea eta ikerlaria Mondragon Unibertsitatean) eta Bitamine Faktoriak osatutako epaimahaiak ZURA proiektua saritu du, UXUE ARIZTIMUÑO CENOZek, AMAIA BAZTARRICA CEBERIOk eta OLATZ MANDIOLA SOLOGAISTUAk aurkeztuta. Epaimahaiak berdiseinu honen lengoaia aberastasuna goraipatu du, teknika, funtzio eta forma alderdiak trebeziaz eta sentiberatasunez uztartzen dituelako. Proiektu irabazlea eta lan nabarmenenak biltzen dituen erakusketa ikusgai egon da San Telmo Museoan udan zehar.  

Bitamine Faktoria lehiaketa honen antolatzaileak erakunde babesleen laguntza, epaimahaikideen lana eta parte-hartzaileen ekarpena eskertzen ditu.

Saria
ZURA (Uxue Ariztimuño Cenoz, Amaia Baztarrica Ceberio y Olatz Mandiola Sologaistua)

Aipamen berezia
EAKO (Aizea Fernandez de Lapeña Larrea, Idurre Elorza Dominguez)

Proiektu finalistak
HUKA (Hugo Ostiza Garmendia, Maika Lacunza Arnedo)
TXELU (Unai Zabala Monasterio, Markel Uribarren Arteaga)
OHEyou (Sergio Rosinos Vivas, Gorka Olano Eizaguirre)

Proiektu hautatuak
SUSTRAI (Andrea Arruti Etxaniz, Julen Hernandez Etxezarreta)
ECOTXIL (Leire Garmendia Mugica, Garazi Otxandorena Ieregi)
JARGOI (Ander Otegi Blasco, Ibai Calleja Alonso)
ZuZüYou (Eneko Merino Sastre)