SORKUNTZARAKO MUGAZ GAINDIKO LAGUNTZAK

Sorkuntzarako Mugaz Gaindiko Laguntzak deialdi honen bidez Bitamine Faktoriak bakarkako sortzaileen eta taldekakoen proiektuak nahiz ekoizpen espazio iraunkorren eta kultur eragile independenteen ekimenak bultzatzen ditu, eta horren bidez lagundu egiten du lekuko sortze ehuna indartzen eta herritarren artean hedapen handiagoa lortzen.

Bakarkako edo/eta taldekako sortzaileen lanak ekoizteko izango dira laguntzak, izaera berritzaileko proiektuak eta aukera askeko oinarriak eta edukiak izango dituzten jarduerak. Beren jarduera Euskal Herriko mugaz gaindiko lurraldean garatzen duten pertsona fisiko edo kolektiboentzat bideratuta dago.

ZERTAN DATZA?

Obrak ekoizteko laguntza ikus-arteetan, ikus-entzunezkoetan, musikan, eszenan, literaturan, diseinuan, komikigintzan edo beste edozein sorkuntza diziplinatan. Kultur proiektuen ekintzailetza: ekitaldien edo/eta kultur espazioen kudeaketa nazio mailan eta nazioarte mailan. Obraren erakusketa.

NORK JASO DEZAKE?

Laguntza hauen onuradunak Gipuzkoako, Nafarroako edo Euskal Hirigune Elkargoko (Lapurdi, Baxe-Nafarroa eta Zuberoan) lurraldetan beren jarduera jorratzen duten pertsona fisiko banakoak eta pertsona fisikoen taldeak izango dira edota beraien proiektua lurralde honekiko lotura zuzena dutenak, adin mugarik gabe.

HAUTATZE IRIZPIDEAK

Proiektu bakoitzaren kalitatea, ibilbidea, berrikuntza, konektibitatea, parte hartzea eta mugaz gaindiko izaera hartuko dira kontuan.

Balorazio batzordea egokitzat hartzen dituen eskatzaileekin elkarrizketatu ahal izango da laguntzaren eskaeraren inguruan informazio osagarria jaso ahal izateko.