EL TEOREMA DE MASLOW Nº 5.1 #SENIDETUTA


Paisaiaren kontzeptuak eta, zehatzago esanda, mugaz gaindiko paisaiak hamaika errelato paralelorekin estekatzen da, usu kontrakoak direnak. Muga zatiketak eragiten duen dualtasunak istorio ugari sortzen ditu, norberaren kultura-paradigmen arabera interpretatzen direnak. Paradigmok lurraldearekiko harreman estua dutenak dira, esate baterako, psikogeografien memoria sentikorra edota mito gisa eratutakoak, boterearen begirada batetik ezarritakoak batez ere. Mugaren pisu sinbolikoak bi alde ditu aldi berean, batetik lilura sortu duen gauza bat izan da, bestetik ezberdintasunaren izenean mota guztietako zentzugabekeriak zuritzeko erabilia izan da. Halaber, herri mugakideen bidegabekerietatik ihesbide ere bada: erbestea. Proiektu honek, Fermín Díez de Ulzurrun eta Juan Aizpitarteren komisariotzapean, muga bera erdikaritik arakatzea du xede, autobus bidaia bezalako “turismo” formatua baliatuta, mugak eraikitzeak zeharka sortzen dituen lotura horietaz jabetzeko.


MASLOW INDUSTRIES
 Maslow exercises blogean hainbat artistak, aktorek eta ekintzailek hausnartutakoak praktikara eramateko xedez 2014an jaio zen. Bertan Julian Oliver, Gordan Savicic, Danja Vasilieva (The Critical Engineering Working Group), César Novella Alba, Peio Izcue Basail, Iñaki Arzoz, Fermín Díez de Ulzurrun eta Mawatres bezalako egileen ekarpenek, teorikoak batik bat, biltzen antolakuntza eta ekoizpen eredu globalak zalantzan jartzen zituzten.

Fermín Díez de Ulzurrun eta Peio Izcue izan dira taldean kide egonkorrenak, Mawatres artistarekin batera hainbat komisariotza, argitalpen eta ekoizpen proiektuak kudeatzen. Levi Orta, Nora Aurrekoetxea & Laura Ruiz, Igor Rezola, Ro Caminal, Elisa Arteta, Alexandra Garcia, Maria Stoyanova, Juan Aizpitarte, Andrés Vial, Miguel Ayesa, Oier Gil & Abel Jimenez Rivas bezalako artistekin lanean aritu dira. Halaber, komisariotza proiektuak propioak garatu dituzte baita Arturo / fito Rodríguez, David G. Torres eta Ana García Alarcónekin, besteak beste, elkarlanean ere.

 

www.maslowindustries.org