AMAIA MOLINET

Kretazeo barraskiloak gure hirietan dauden hainbat eraikin eta monumentuetan ezkutatzen dira, dinosauro garaiko gastropodo maskorrez betetako arroka sedimentarioekin orain dela 100 milioi urte inguru eratuta. Gure planetaren etorkizunarekiko kezka sakonetik -beraun uzten dugun aztarna aintzat hartuz- jakin-min handia garatzen dut eta etorkizunean fosilen eraketaren inguruan gogetatzen dut konnotazioez zein iradokizunez baliatuta. Horretarako, hainbat izaki bizidunen dokumentazio intuitiboa eta pertsonala burutzen ari naiz, adibidez, intsektuek eta barraskiloek etorkizunean zer nolako fosil itxura har lezaketen begitantzen dut. Fosilak (aipatu izaki bizidunen argazki eta bideo irudiak) eta artifizialki manipulatutako materialak (jatorri naturala duten beste materialekin erkatuta) uztartuko dituen lana aurreikusten dut.

Amaia Molinetek (Lodosa, Nafarroa, 1988) Arte Garaikideko, Teknologikoko eta Performatiboko masterra eta Arte Ederretako lizentzia egin ditu EHUn. Lurraldea nortasunean eragiteko esparrutzat aztertzen du bere arte-jardueran. Bilbon bizi eta lan egiten du. Bere arte jardunak hainbat aintzatespen jaso du, hala nola INJUVE 2017, Nafarroako Gobernuko 2016ko Arte Plastikoen eta Ikusizkoen diru-laguntza, eta BilbaoArteren 2015-16ko ekoizpen- eta egonaldi-beka. Egonaldiak egin ditu, halaber, Artifaritin (Mendebaldeko Sahara, 2015), SÍM Housen (Reykjavík, 2016) eta Nau Struchen (Sabadell, 2017). Bere lana ikusgai egon da Nafarroako Arte Garaikideko Huarte Zentroan, Rekalde Aretoan (Bilbo), San Telmo Museoan (Donostia), Oihaneder Kultur Zentroan (Gasteizen), Fabra i Coats Centre d’Art Contemporanin (Bartzelona), Cantieri Culutrali alla Zisan (Palermo) eta Casa Matein (Cluj-Napoca, Errumania), besteak beste.

Amaia Molineten “Future Fossils” proiektua honako hauek osatutako epaimahaiak hautatua izan da: Gaspar Acebo artista eta irakaslea; Residencias R.A.R.O. elkarteko Almudena Blanco eta Lina Ángel proiektu-zuzendariak; Laura Díez ANTespacioko sortzailekide eta kultura kudeatzaile eta proiektu-komisarioa; eta Bitamine Faktoria lantaldea.

amaiamolinet.com