MIRIAM ISASI

Miriam Isasi (Vitoria-Gasteiz, 1981)

Proiektu honen helburua da ibilbide bat marratzea geologikotik antropologikora, II. Mundu Gerraren eta Gerra Zibilaren Garaietan bando errepublikanoak izan zituen finkamendu eta gatazka lekuetatik abiatuta. Hiru fase bereizitan zatitu da proiektuaren metodologia:- Lehenengoa, artxiboari eta lurraldeko dokumentu espezifikoari eta Irun-Hendaia pasabidean izandako gertakizun desberdinei dagokiena. – Bigarrenean miaketa esperimentala egiten da tokian bertan, aurrez zehaztutako lurraldean, garai hartako metraila zatiak ateratzeko xedean. – Hirugarren fasean, berriz, metraila hori bitxi bilakatu nahi da. Metodologia berari jarraiki bilaketak egin dira hainbat lekutan, errepublikanoek okupatu zituzten lekuekin loturiko bitxien bilduma bat sortzeko asmoz denborarekin.

Buenos Airesko (Argentina) egonaldian, EAS-EZE Euskal Arte Garaikidea Nazioartekotzeko Programaren barnean garatutako jarduerak biltzen dituen bideoa partekatzen dugu.

 

Kamera: Malena Martínez Riva.
Edizioa: Alejo Fernández.