ESPAZIOA

Bitaminek 120 karratuko esparrua hartzen du, bertan sorkuntza lana egiteko nahiz ezagutzak eta esperientziak trukatzeko. Instalazioak, erabilera malgurako eta elkarreragin librerako pentsatuak, aldatu eta hainbat eratan berrantola daitezke.  Komunikazioa eta bat bateko topaketak bultzatzea da Fabrikaren diseinu orokorraren helburua.

Esparruak banaketa irekia du, hauxe da, lanerako gunea, bulegoa, bileretarako gunea, tailerra, biltegia eta office.