COOKIE-EI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO

Zer da cookiea?

Cookiea testu-fitxategi bat da, kaltegabea, zeure nabigatzailean gordetzen dena edozein webgune bisitatzen duzunean. Orrialde bera bisitatzen duzun hurrengo aldian webak zure lehengo bisita gogoratzea da cookiearen helburua. Jende askok ez badaki ere, badira hogei urte cookieak erabiltzen direla, World Wide Weberako lehen nabigatzaileak agertu zirenetik, hain zuzen ere.

Zer EZ DA cookiea?

Ez da birus bat, ezta troyano, zizare, spam edo spyware-a ere, eta ez ditu pop-up leihoak irekitzen.

Zein informazio biltegiratzen du cookieak?

Cookieek ez dute zuretzako pribatua izan daitekeen informazioa biltegiratzen, kreditu txartelak, bankuko datuak, argazkiak, NAN edo informazio pertsonala eta abar. Gordetzen dituzten datuak teknikoak izaten dira, lehentasun pertsonalak, edukien pertsonalizazioak eta beste.

Web zerbitzariak ez zaitu zu pertsona gisa aintzat hartzen, zure web nabigatzailean jartzen du arreta. Izan ere, Internet Explorer erabiltzeko ohitura baduzu, eta web berera Firefox edo Chrome bidez jotzen baduzu, ohartuko zara webguneak ez dakiela pertsona bera zarela, nabigatzailea erlazionatzen baitu, ez pertsona.

Zer motatako cookieak daude?

  • Cookie teknikoak: Oinarrizkoenak dira eta, besteak beste, nabigatzailea pertsona edo aplikazio automatizatu bat den jakiteko erabiltzen dira, erabiltzaile anonimoa edo erregistratua den jakiteko; oinarrizko egitekoak horiek webgune dinamiko baten funtzionamendurako.
  • Cookie analitikoak: Egiten duzun nabigazio motaren gaineko informazioa jasotzen dute, gehien erabiltzen dituzun atalak, kontsultatutako gaiak, ordutegia, hizkuntza, eta abar.
  • Cookie publizitarioak: Iragarkiak erakusten dituzte zure nabigazioaren, jatorrizko herrialdearen, hizkuntzaren eta abarren arabera.

Zer dira cookie propioak eta kanpokoak?

Cookie propioak ikusten ari zaren webguneak sortutakoak dira, eta kanpokoak, berriz, beste hornitzaile batzuek sortuak, Facebookek, Twitterrek, Googlek eta abarrek.

Zer gertatzen da cookieak desaktibatzen baditut?

Cookieak desaktibatzeak zein eragin izan dezakeen uler dezazun, adibide batzuk jarriko ditugu:

  • Ezin izango duzu webgune horretako edukirik partekatu Facebook, Twitter edo beste edozein sare sozialekin.
  • Webguneak ezin izango ditu edukiak egokitu zure lehenespen pertsonaletara, online dendetan gertatzen den moduan.
  • Ezin izango zara webgunean duzun atal pertsonalean sartu, esate baterako, Nire kontua, edo Nire profila edo Nire eskaerak.
  • Online dendak: Ezin izango dituzu erosketak online egin, telefonoz edo fisikoki dendara joanda egin beharko dituzu, halakorik baldin bada.
  • Ezin izango duzu lehentasun geografikorik ezarri, ordu tartea, dibisa edo hizkuntza, esate baterako.
  • Webguneak ezin izango ditu analitikak egin bisitariei edo atariko trafikoari buruz, eta horrek lehiakorra izatea zailduko dio webguneari.
  • Ezin izango duzu blogean idatzi, ezin izango duzu argazkirik eskegi, ezin izango duzu iruzkinik egin, edukiak baloratu… Era berean, webguneak ezin izango du jakin pertsona zaren edo spamak argitaratzen dituen aplikazio automatizatua zaren.
  • Ezin izango da sektoreka iragarkirik erakutsi, eta horrek txikitu egingo ditu webguneko diru-sarrerak.
  • Sare sozial guztiek erabiltzen dituzte cookieak, desaktibatzen badituzu ezin izango duzu sare sozialik erabili.

Ezabatu daitezke cookieak?

Bai. Eta ez soilik ezabatu, baita blokeatu ere, modu orokorrean edo domeinu jakin batean.

Cookieak webgune batetik ezabatzeko nabigatzailearen ezarpenetara jo behar duzu, bertan aurkitu domeinu jakin horrekin lotuta daudenak eta ondoren ezabatu.

Cookien ezarpenak nabigatzaile ezagunenentzako

Ondoren, Chrome web nabigatzailearen cookie zehatz bat ikusi ahal izateko urratsak zehazten dira. Oharra: urrats horiek nabigatzailearen bertsioaren arabera alda daitezke:

  • Joan zaitez Ezarpenak edo Hobespenak atalera Artxibo menua erabilita edo goian eskuinean izango duzun pertsonalizazio ikonoan klik eginda.
  • Hainbat atal ikusiko dituzu, egin klik Aukera aurreratuak erakutsi atalean.
  • Zoaz Pribatutasuna atalera, Eduki ezarpenetara.
  • Aukeratu cookie guztiak eta webguneko datuak.
  • Zerrenda bat agertuko zaizu cookie guztiekin, domeinuen arabera ordenatuak. Domeinu jakin bateko cookieak aurkitzea errazagoa izan dadin, sartu helbidea, osoa edo zati bat, Cookieak bilatu eremuan.
  • Adierazitako filtro hori ezarri ondoren pantailan lerro bat edo batzuk agertuko zaizkizu, eskatutako webguneko cookiekin. Orain horiek aukeratu besterik ez duzu egin behar, eta X klikatu, ezaba daitezen.

Internet Explorer nabigatzailearen cookie ezarpenetara jotzeko jarraitu urrats hauek (alda daitezke nabigatzailearen bertsioaren arabera)

  • Zoaz Tresnak ataleko Internet aukerak atalera
  • Egin klik Pribatutasuna atalean.
  • Mugitu irristagailua nahi duzun pribatutasun mailara.

Firefox nabigatzailearen cookie ezarpenetara jotzeko jarraitu urrats hauek (alda daitezke nabigatzailearen bertsioaren arabera):

  • Zoaz Aukerak atalera edo Hobespenak atalera, duzun sistema eragilearen arabera.
  • Egin klik Pribatutasuna atalean.
  • Historia atalean aukeratu Erabili ezarpen pertsonalizatua historialerako.
  • Orain Cookieak onartu aukera ikusiko duzu, eta zure nahien arabera aktibatu edo desaktibatu ahal izango dituzu.

Safari para OSX nabigatzailearen cookie ezarpenetara jotzeko jarraitu urrats hauek (alda daitezke nabigatzailearen bertsioaren arabera):

  • Zoaz Hobespenak atalera, eta egin klik Pribatutasuna atalean
  • Han Cookieak blokeatu aukera ikusiko duzu, eta blokeatze maila aukeratu ahal izango duzu.

Safari para iOS nabigatzailearen cookie ezarpenetara jotzeko jarraitu urrats hauek (alda daitezke nabigatzailearen bertsioaren arabera):

  • Zoaz Doitzea atalera, eta gero Safari.
  • Egin klik Pribatutasuna eta Segurtasuna atalean, han Cookieak blokeatu aukera ikusiko duzu, eta blokeatze maila aukeratu ahal izango duzu.

Android nabigatzailearen cookie ezarpenetara jotzeko jarraitu urrats hauek (alda daitezke nabigatzailearen bertsioaren arabera):

  • Nabigatzailea abiatu eta egin klik Menu atalean, gero Doitzea.
  • Zoaz Segurtasuna eta Pribatutasuna atalera, han ikusiko duzu Cookieak onartu aukera, eta aktibatu edo desaktibatu ahal izango dituzu.

Windows Phone nabigatzailearen cookie ezarpenetara jotzeko jarraitu urrats hauek (alda daitezke nabigatzailearen bertsioaren arabera):

  • Ireki Internet Explorer, gero Gehiago, ondoren Ezarpenak
  • Orain Cookieak baimendu aktibatu edo desaktibatu ahal izango duzu