BIDASOAKO ARTE KOMUNITATEA: EGONALDIAK GURUTZATUZ

Mugakide sareak 2018ko urriaren 11n topaketa informala deitu zuen Bitamine Faktoria eta Nekatoenea erakundeen egonaldien ziharduten artistak elkar guratzatzeko xedearekin. Hiru artistak Avril Corroon (Irlanda), Mark Schreiber (Hegoafrika-Alemania) eta Paul Ducombe (Frantzia) egoiliarrek bere lana aurkeztu zuten Bidasoaldeko arte komunitatearen kideei afari partekatu batean.

Mugakide sarea 2015ean Bitamine Faktoriak eta Hendaiako Nekatoenea egoitza artistikoak sortu zuten, Bidasoaren bi aldeetako eragileen arteko sinergiak sustatzeko eta Euskal Herriko kultura garaikideen egitura indartzeko xedez, eskualdeko muga administratiboak gaindituta.

Sareak antolatzen dituen topaketara hubildu nahi duzu? Izena ematea besterik ez duzu!

FORMULARIOA