JORGE MARIN

Jorge Marín Ciudad Bolívarren (Antioquia, Kolonbia) sortu zen 1986an. Medellinen eta Jardínen bizi eta lan egiten du. Ikusizko Arteen Masterra (2012) eta diseinatzaile grafikoko publizitate (2007) ikasketak burutu ditu. Argazkigintza digitaleko irakaslea izan da Antioquiako Unibertsitatean baitan artearen estimazioa eta balorazioan ere.

Azken urteotan, hainbat egoitza artistiko egin ditu bertako zein nazioarteko espazio independenteetan. Hainbat sari eta beka lortu ditu, besteak beste, V Sara Modiano saria (2017). Bere lana diziplina anitzeko metodologietan oinarritzen da, arkitektura, historia, antropologia eta musika alorreko pertsonekin lan egiteko aukera baliatuz. Berriki, Medellingo Arte Modernoaren Museoan erakutsi zuen Brevísima Indietako suntsipenaren (2016) proiektua, mundu berriaren konkista eta Espainiako literatura kolonialean deskribatutako historia ofiziala ikertuz. Halaber, The Line Without Repose (2016) fikziozko artisten katalogoaren egilekidea da.