SORMEN LANTEGIA

Artitadeto Artisten Elkartearen proiektua da BITAMINE FAKTORIA. 2011ko martxoan sortutako sormen lantegia, kultura, diseinua eta gaur egungo artea ekoitzi eta hedatzeko. Nazioko nahiz nazioarteko diziplinarteko artisten proiektuak garatzeko mugaz gaindiko espazioa. Berrikuntza, sormena eta esperimentazioa baloratzen dira bertan. Aberastasunaren eta enpleguaren sorrera bultzatzen dugu, etorkizun irudimentsuagoa, kohesionatuagoa, onbideratuagoa, ekologikoagoa eta joriagoa izateko bidea eskainiz.

(Guztiari) aplikaturiko sormen estudioa gara, etengabeko ikaskuntzan, esperimentazioan eta arrisku hartzean oinarritua. Lan gehiena barnean egiten dugu, eta ez dakigun zerbait baldin badago ikasi egiten dugu, eta horixe da, hain zuzen ere, gure arrakastaren giltzarria. Aldatzeko gaitasun handia dugu. Hala ere, beti galdetuko diogu gure buruari: Hobetu daiteke?