2016 PRESTAKUNTZA PROGRAMA SORKUNTZA KOMUNITATERAKO

PROGRAMA DE FORMACIÓN PARA LA COMUNIDAD CREATIVA 2016_WEB_

Irungo Udalak, Irun Ekintzan garapen ekonomirako eta enplegurako Itunaren esparruan, sorkuntza komunitateari zuzendutako prestakuntza programaren 3. zikloa abian jarri du: aurrekontuak eta finantzatzeko moduak, proiektuak egitea, Marketin eta Branding 2.0, zure kultur proiektua auto- gestionatzeko jakin behar duzun guztia.

OTSAILA

Otsailak 11, 16:00etatik 20:00etara:
Baliabide kulturalak: kultur proiektu bat diseinatzea eta aurkeztea, finantziazioa bilatzea (Ainara LeGardon) / Informazio gehiago

Otsailak 18, 10:00etatik 12:00etara:
Eremu digitalaren legezko alderdiak: Pribatutasuna eta merkataritza elektronikoa (Jorge Campanillas – Iurismatica) / Informazio gehiago

Otsailak 25, 16:00etatik 20:00etara:
2.0 tailerra: nola komunikatu egiten duguna era eraginkor batean (Miren Martín Morato – Conexiones Improbables) / Informazio gehiago

Otsailak 26* Gasteizera bisita

MARTXOA

Martxoak 3, 16:00etatik 19:00etara: Rock and Roll Branding (Jordi Ballera – Edelman) / Informazio gehiago

Martxoak 10, 16:00etatik 20:00etara: Zenbat kostatzen da nire lanaren ordu bat? (Ana Gea – PalauGea) / Informazio gehiago

Martxoak 17, 10:00etatik 13:0etara: Sormen eta kultura industrietarako salmenta sistema berriak (Irune Jiménez – maraka.co) / Informazio gehiago

*GASTEIZERA BISITA:

Topaketak formatu lasaiago batean egitea finkatzeko proposamen gisa, informazioa, zalantzak trukatzeko eta gizarte sareak gauzatzeko, Vitoria-Gasteizko gune interesgarriak bisitatzeko proposamena egiten dizuegu 2016ko otsailaren 26an, ostiralean.
Txangoa erakundeak programatu du eta topaketa eta aurkezpen jardunaldi bat eskaintzen da Azala Espazioan, Baratza Aretoan eta Kunarten (Teatro Paraisoren proiektu bat). Sektoreko eragileok elkarrekin pasako dugu eguna, hainbat dinamikatan etorkizunean egingo diren trukeei eta lankidetzei gunea eta tokia eskaintzeko.

Informazio gehiago eta izen emateak:
irunon.irun.org
www.bidasoa-activa.com
943633076