GRAFIKA ETA DISEINU EDITORIALEKO TAILERRAK

aula-8

Bitamine Faktoriak 2016ko udazken/negurako formazio ildo berri bat proposatzen du. Hilean behineko tailerrak, haien gaitasunak zabaldu nahi dituzten profesionalei nahiz diziplina hauetan murgildu nahi duten pertsonei bideratuta.

JABIER RODRIGUEZ

LETREN MARRAZKETA ETA KONPOSIZIOA
Jabier Rodriguezek eskainia
Irailak 27 eta 28, 17:00etatik  21:00etara
27€
https://www.behance.net/jabier

Hau hitzak ilustratzeko kurtso bat da, formak galdu gabe arbuiatzeko. Helburua erabiltzeari utzitako laidoekin konposizio bat garatzea da. Graffitian murgilduko gara, lettering-aren gakoetako bat izanik, eta hainbat erreferentzia, batzuk tradizionalagoak, besteak garaikideagoak, disekzionatuko ditugu. Honekin, papera, arkatza, errotuladore beltz eta gogo handiarekin, behar dugun guztia izango dugu gure ilustrazio propioa egiteko.
Ez zaitez koldarra izan… zatoz letrak marraztera!

BETETA

 

AZULCLARITO_CASIBLANCO_stocksy (45 de 1)-3_BAJA

ERRETRATU KREATIBOA
Azulclarito Casiblancok eskania
Urriak 15, 11:00etatik 13:30etara eta 15:30etatik 19:00etara
Prezioa: 40€ + 10 Bazkaria hautazkoa (Menua)
http://azulclaritocasiblanco.es

Tailerraren helburua argi naturala, konposizioa eta inguruko baliabideak kontuan izanda erretratu-argazkilaritzari probetxu gehiago ateratzea da.
Leku desberdinetan komeni zaigun argi naturala aurkitzen, gure erretratu eta sormenaren konposizioari abantaila handiagoa ateratzeko gure inguruan dagoena aprobetxatzen, erretratua elegante eta sortzaile gera dadin “low cost” elementuak erabiltzen eta poseak deigarriagoak izan daitezen pertsonaren gorputza maneiatzen ikasiko dugu. Hortaz gain, erretratuak Lightroom programa eta VSCO filtroekin editatzen ikasiko dugu.

BETETA

 

BELLEZA INFINITA_Munari_BAJA
EDIZIO ARTISTIKOA
Belleza Infinitak eskainia
Azaroak 23-24, 16:00etatik 20:00etara
Prezioa: 27€
http://www.bellezainfinita.com

Editatu, argitaratu, banatu…
Garikoitz Fragak, Belleza Infinita argitaletxeko arduradunak, eskainitako edizio artistikoko tailerra. Edizioaren artearen inguruan hausnartzeko topaketa bat, galderak azalduz, dudak eta esperientziak banatuz. Duela urte batzudanik, artista askok liburua haien proposamen artistikoak garatu eta hedatzeko formatu bezala aurkitu dute. Ohiko arazoak jorratuko ditugu, parte hartzaileek garatzen egon daitezkeen proiektuak kontuan izanda. Argitalpen batek dituen zati guztietan pentsatuko dugu: tamaina, papera, enkoadernazioa, tipografia, ordena, maketazioa, etab. Hainbat erreferentziaren estragetia narratiboak analizatuko ditugu. Liburudenda eta ferietan banatzeko oinarrizko kontzeptuak azalduko dira ere: albaranak, fakturak, bidalketak, etab.

Bilbon 2002. urtean sortuta, Belleza Infinitak genero sailkaezineko argitalpenak argitaratu eta banatzen ditu, esperientzia estetikoaren mugak zalantzan jartzen saiatzen direnak, hauteman, adierazi eta pentsatzeko beste moduak sustatuz.

Izen-ematea