RIBERA 2018

Irungo Udalak sustatutako eta Bitamine Faktoriak kudeatutako programa honek Bidasoaren ibaiaren memoriaren balioa nabarmentzen du arte garaikideko praktiken bitartez. Artea baliatzen da ibaiertza indarberritu eta jendartearekiko harremana sendotzeko, gizartean izan duen izaera dinamizatzailea gogora ekarriz.

Riberak bi mugarri ditu, udazken hasieran. Lehenik, jardunaldi nagusia Bidasoa inguruan ospatzen da, ibaiaren eremu geografikoa berreskuratzeko xedez, sormen dinamikak, zirrarak eta esperientzien bitartez, historiako pasarteak zeharka oroitarazteko. Bigarrenik, CBA Kultur Gunean prozesu artistikoak zabaltzeko xedearekin, artistek eta jendarteak hausnarketa partekatu bat garatzen dute.

Hirugarren edizioko programa honek ondoko proposamenak bildu zituen: BIDASOAKO OIHARTZUNA, soinu-instalakuntza Osinbiribil inguruan dagoen karabineroen kaserna zaharrean, Virginia Gasull (1943) eta Eneko Arcas (Deia) egileen kontakizunekin; jarduera parte-hartzaile bi BIDAIA KAIERA, margoa eta marrazkia aire zabalean, Il Duomo elkarteko Juncal Alfonsok & Arantza Albisuk lagunduta, eta KONTAKIZUNAK PEDALKADAZ PEDALKADA, paseoa txirrindan, bidaide hauek kontatua: Idoia Castro (Museo Oiasso), Ana Galdós, Fernando García Nieto, Mikel Huarte & Heidi Otaduy (Ribera Bekak) eta Ion Aranguren (Sos Arrazakeria / Irungo Harrera Sarea); eta OROIMENAREN HORMAK, Xabier Anunzibairen horma-irudiko esku-hartzea Santiago karrikako zubibide azpian. Bestalde, Bitamine Faktoria hainbat esku-hartze burutu zituen: CHECKPOINT, informazio eta topaketa gunea; HONDARTZA, Bidasoari so egiteko instalakuntza; eta SELFIE POINTS, ibaiertza interesgunetzat aldarrikatzeko esku-hartzea. Jardunaldia dantza garaikideak eta manouche jazz musikak borobildu zuten, batetik Eneko Alcarazen (Cia. Ekilore) “Sorginak kanpora” lana; eta bestetik, Sur Le Feel, hirukotearen soinu banda CONCERT PIQUE-NIQUE amaiera ekintzarako. Azkenik, “Faisaien uhartea, Historia kontatzeko moduak” ikerlanaren nondik norakoak aurkeztu zituzten Iván Gómez eta Iraitz Agirre (Ribera Bekak) artista eta antropologoa bikoteak.