2018

A TOWN THAT MAKES YOU HAPPY #1

ARTE GARAIKIDEA EREMU PUBLIKOAN


Bitamine Faktorian forma hartutako ekimena da A Town That Makes You Happy, eta esku-hartze, ekintza eta lantegi parte-hartzaileei esker eremu publikoan eragin positiboa sortzea du xede. Jakin dakigunez gizartea eraldatzeko tresna boteretsua dela artea, hiri-paisaia aldatu egin nahi dugu, inguratzen gaituena edertzeko. Adibidez, gris-kolorea besterik ez zegoen tokietan koloretako arrastoa uztea, altxatutako horma zatietan mapak kartografiatzea, edo iragarki oldarkorrez jositako paneletan mezu adeitsuak islatzea.

Aipatutako adibideak lan iragankorrak diren arren, pertsonen eta tokien memorian diraute luzaroan. Proiektu honek artea ohiko tokietatik at eramaten du, jendarteak ahaztuta dituen edo haientzat ikusezinak diren tokiak hautatuta, tokiotan nekez antolatzen baitira jarduera edo ekitaldi ikusgarriak.

 

A Town That Makes You Happy ekitaldiaren lehenengo edizioak arte garaikidearen inguruko hainbat esku-hartze proposatu zituen gure egoitzaren auzoa den Larreaundin. Ekimen horretan, eskualdeko artisten, bizilagunen, denden eta enpresen iritziak bildu ziren, auzo erakargarriago eta lagunkoiago bat diseinatzeko.

 

2018ko urriaren 6an (larunbata) gauzatutako proiektua Loiolako Iñigo kalean garatu zen; hots, Bitamine Faktoriaren egoitzaren kalean. A Town That Makes You Happy proiektuaren helburua eremu publikoan eta pertsonen umorean eragin positiboa sorraraztea da, tokiko, Gipuzkoako eta Euskadiko emakume sortzaile talde batek auzorako pentsatutako esku-hartze, ekintza eta lantegi parte-hartzaileen bidez. Eguna girotzeko, herri-bazkari bat antolatu zen, bazkalondo eta guzti, bai eta Sara Mansilla eta Moon djs musikariek eskainitako zuzeneko saio bat ere.

 

ARTISTA GONBIDATUAK
Garikoitz C. Murua, Igor Rezola Iztueta, María Rios, Moon Djs, Nerea Lekuona, Pili Aguado, Ramon Zabalegi, Sara Mansilla, Susana Blasco

 

ERAKUNDE HAUEN BABESAREKIN
Kutxa Fundazioa / Irungo udala / Eusko Jaurlaritza / Gipuzkoako Foru Aldundia / Rehabite

 

LAGUNTZAILEAK
Cepinsa / Ondarribi Grafikagintza / San Miguel / Atrezzo / Restaurante Tetería Kus Kus

 

ESKER ONA
Artista, bizilagun, dendari, babesle eta laguntzaile guztiei auzo zoriontsuago bat irudikatzeagatik

 

GALERIA

slide 1
slide 1
slide 1
slide 1
slide 1
slide 1
slide 1
slide 1
slide 1
slide 1
slide 1
slide 1
slide 1
slide 1
slide 1
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
previous arrowprevious arrow
next arrownext arrow
Shadow

KOMUNITATEAREN PARTE-HARTZAILEAK

  • TODO
  • KOMUNITATEA: EUSKO JAURLARITZA - KULTURA SAILA
  • KOMUNITATEA: GIPUZKOAKO DIPUTAZIOA - KULTURA
  • KOMUNITATEA: IRUNGO UDALA
  • KOMUNITATEA: KUTXA FUNDAZIOA

PROIEKTU GEHIAGO

  • TODO
  • PROIEKTUAK
BIDASOAKO ATLAS EMOZIONALA

2022 BIDASOAKO ATLAS EMOZIONALA Irungo Udalak babestutako 2019ko Ribera Bekari esker egindako ikerketaren (“Bidasoaren kartografia emozionala” izenekoa) jarraipena da proiektu…

KONTENPORANEA #2

2021 KONTENPORANEA #2 Tokiko arte komunitateak sortutako arte topagunea Arte garaikideko ekimen hau Irungo Udalaren Kultura sailak bultzatzen du eta…

RIBERA #6

2021 RIBERA #6 BIDASOAREN MEMORIA ARTEAREN IKUSPEGITIK Espazio publikoan ospatzen den programa honek arte garaikidea eta memoria historikoa uztartzen ditu,…