2019

A TOWN THAT MAKES YOU HAPPY #2

ARTE GARAIKIDEA EREMU PUBLIKOAN


Bitamine Faktorian forma hartutako ekimena da A Town That Makes You Happy, eta esku-hartze, ekintza eta lantegi parte-hartzaileei esker eremu publikoan eragin positiboa sortzea du xede. Jakin dakigunez gizartea eraldatzeko tresna boteretsua dela artea, hiri-paisaia aldatu egin nahi dugu, inguratzen gaituena edertzeko. Adibidez, gris-kolorea besterik ez zegoen tokietan koloretako arrastoa uztea, altxatutako horma zatietan mapak kartografiatzea, edo iragarki oldarkorrez jositako paneletan mezu adeitsuak islatzea. Aipatutako adibideak lan iragankorrak diren arren, pertsonen eta tokien memorian diraute luzaroan. Proiektu honek artea ohiko tokietatik at eramaten du, jendarteak ahaztuta dituen edo haientzat ikusezinak diren tokiak hautatuta, tokiotan nekez antolatzen baitira jarduera edo ekitaldi ikusgarriak.

 

A Town That Makes You Happy proiektuaren bigarren edizioak muina mantendu egin zuen (eremu publikoan parte hartzea, alegia); formatua, berriz, aldatu. Oraingoan, enpresa handien kanpainetarako erabili ohi diren hainbat publizitate-eremu okupatzean zetzan proiektua, modu iragankorrean haietan esku hartzeko, artelanen ohol izan zitezen. Hausnarketarako gonbidapen diren eta nahasmena/harridura sorrarazten duten lanen bidez, komunikazioaren eta kontsumoaren inguruko kontzientziazioa suspertu nahi zen proiektuarekin.

 

Abenduaren lehen bi asteetan zehar, lanak eremu publikoan jarri ziren ikusgai, artearekin bateragarriak izan ohi ez diren euskarri eta tokietan. Programazioa osatzeko, emakume artista gonbidatuetako laurekin eta Transbitarekin topaketak antolatu ziren. Azken hori Bitamine Faktoriak sortutako karabana ibiltaria da, zeinak hiriko auzo eta kaleetan barrena Estíbaliz Sádabak egindako ibilbidearen lan audiobisuala erakusten baituen.

 

ARTISTA GONBIDATUAK


Anne Laure Boyer, Colectivo Redil De Arte Político (Iñaki Larrimbe y Rubén Díaz De Corcuera), Estíbaliz Sádaba, Marina Vargas, Zuhar Iruretagoiena

 

ERAKUNDE HAUEN BABESAREKIN


Irungo udala / Eusko Jaurlaritza / Gipuzkoako Foru Aldundia

 

LAGUNTZAILEAK


Auzo elkarteak Landetxa, Santiago, Urdanibia / Gorka Lomeña SLU / Ficoba

 

GALERIA

slide 1
slide 1
slide 1
slide 1
slide 1
slide 1
slide 1
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
previous arrowprevious arrow
next arrownext arrow
Shadow

KOMUNITATEAREN PARTE-HARTZAILEAK

  • TODO
  • KOMUNITATEA: EUSKO JAURLARITZA - KULTURA SAILA
  • KOMUNITATEA: GIPUZKOAKO DIPUTAZIOA - KULTURA
  • KOMUNITATEA: IRUNGO UDALA
  • KOMUNITATEA: MINISTERIO DE CULTURA Y DEPORTE

PROIEKTU GEHIAGO

  • TODO
  • PROIEKTUAK
BIDASOAKO ATLAS EMOZIONALA

2022 BIDASOAKO ATLAS EMOZIONALA Irungo Udalak babestutako 2019ko Ribera Bekari esker egindako ikerketaren (“Bidasoaren kartografia emozionala” izenekoa) jarraipena da proiektu…

RIBERA #6

2021 RIBERA #6 BIDASOAREN MEMORIA ARTEAREN IKUSPEGITIK Espazio publikoan ospatzen den programa honek arte garaikidea eta memoria historikoa uztartzen ditu,…

KONTENPORANEA #5

2021 KONTENPORANEA #5 Kontenporanea Irungo Udalak sustatutako kultura garaikideko topaketa da, arte, diseinu eta kulturaren arloan trebatutako gazteek antolatzen dutena.…