AMAIA MOLINET

THE SPRING I LOST / THE LACK OF TOUCH

Hurrengo proiektua 2020ko konfinamendu-aldian faltan botatako estimuluen arteko ariketa bisual eta formaletatik abiatuta sortzen ari da. Bere baitan, nagusiki, argazki-sail ezberdinak ditu, non pandemiak nigan izandako inpaktuaren irakurketa ez so nabarizkoa eta pertsonala islatzen den. Lehen zati honek izaera bisualagoa du eta iraileko lehen hamabostaldian ikusgai izango da ClujNapocan. Bigarren zatia, berriz, hitzaren izaeraren hedapen gisa aurkezten da, hitzaren plastikotasunari eta fonetikari arreta eskainiz, esanahiekin eta etimologiekin esperimentatzeaz gain. Itxuraz desberdinak diren bi atalek lotura estua dute, urtebete baino gehiagoko pandemiaren inpaktu pertsonala interpretatu ahal izateko elementuak baitira.

Argazkilaritza eremu hedatutzat hartuz garatzen dut nire arte praktika. Nire interes nagusia, zehazki, lurraldetasunaren arazoa identitate zeinu gisa argazki praktikatik abiatuta lantzean datza. Muga, memoria, arkitektura edo lurraldea bezalako nozioak erlazionatzen ditut, paisaiaren sentipen konplexu eta pertsonala eraikuntza kultural, politiko edo sozial gisa ulerturik. Izaera fotografiko soila duten nire proiektu batzuetan, ikuspegi fenomenologikotik eta asmo kritiko jakin batetik abiatuta irudiak sortzeko aukera bilatzen dut, haien osagai estetikoen bidez euren eraikuntzan zentzu politiko inplizitu bat
susmatzeko aukera ematen dutelarik. Dena den, osagai estetiko edo are tekniko horretatik haratago, egungo praktika artistikoa bizi-esperientzia bezala eta pentsamendurako aukera bezala sentitzen dut. Nire praktika identitatearen eragin esparruak testuinguruaren inguruan garatutako ikerketa bat bezala ulertzen dut, sinbolikotasuna edo konnotaziozkoa dena arteak ezagutzara gidatzeko behar duen tresna gisa erabiliz, afektibotasunetik eta pertzepziozkoa den horretatik. Argazkilaritza eta bideoaren bidez dokumentatutako ekintza performatiboak egiteko beharra sentitzen dut, testuinguruarekin lotzeko aukera ematen didatena, adierazitako eta markatutako lurralde batean lan egiteak dakarren gatazkaren aurrean konponduz. Azkenik, nire lana ezartzeko erabiltzen ditudan bide eta euskarriei arreta ematen diet baita ere, lur eremuan aurretik bizi izan den esperientzia berreraikitze hautemangarriaren prozesuan hainbat euskarri fisikoetara berlurralderatzeko.

Argazkiak: Roland Vaczi

GALERIA

slide 1
slide 1
slide 1
slide 1
slide 1
slide 1
slide 1
slide 1
slide 1
slide 1
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
previous arrowprevious arrow
next arrownext arrow
Shadow

KOMUNITATEAREN PARTE-HARTZAILEAK

No Posts Found!

BESTE PROIEKTU BATZUK

  • TODO
  • PROIEKTUAK
AUZO SORTZAILEA #3

2019 AUZO SORTZAILEA #3 ARTEA GIZARTE-KOHESIORAKO TRESNA Auzoak berak parte-hartze aktiboaren aldeko konpromisoa hartzen du prozesu ireki batean; partaide diren…

KONTENPORANEA #4

2019 KONTENPORANEA #4 ELKARTRUKEA Laugarren edizioa elkartrukean oinarritzen da, elkarrekikotasun- eta atzeraelikadura-dinamika gisa ulertuta. Trukerako bokazioa presente egon da programazioaren…