Irungo Udalak babestutako 2019ko Ribera Bekari esker egindako ikerketaren (“Bidasoaren kartografia emozionala” izenekoa) jarraipena da proiektu hau. Ikergai diren edukien gaineko bitartekaritza-ariketa praktiko bat egitea du ardatz proiektuak. Helburua ez da mugatzen hainbat pertsonaia, gertakizun, zaletasun eta beste nabarmentzera; alegia, haiek guztiak zeharka lantzen ditu, diziplina artistiko desberdinen bidez.
Ziur gaude kulturartekotasuna (muga kontuan hartuta, egungo testuinguruan) jorratzen duen halako ikerketa batek emaitza pluralagoak eskaintzen dituela lurralde honen memoria historikoaren alderdi askoren berrikuspenari dagokionez. “Globalizazio-aroan, kulturartekotasuna da sasi-ziurtasun etnozentrikoen edo diziplinazkoen ikergairik esanguratsuena, galdetzaileena” (Canclini, 2006: 101). Integrazioa lortze aldera landu behar dugun tresna da kulturartekotasuna. Elkarrizketa gure bizikidetasunaren oinarria da, elkarri uler diezaiogun eta aniztasuna aberastasun kulturaltzat eta mundu mailako ondare immaterialtzat jo dezagun. “Atlas” izena hautatu dugu faszikulu didaktikoen sorta bat Elena Odriozola ilustratzailearen lanarekin bateratzearen emaitza delako, garrantzizko alderdi sozialak nabarmenduz. Berez, kokapen geografiko jakin bateko istorioak kontatzen dituzten hamar koaderno txiki dira, María José Noain Maurak dotoretasunez idatzitakoak eta adin guztietara egokitutako hizkera dutenak.
Testuak: María José Noain Maura Koordinazioa eta Diseinua: Helga Massetani Piemonte Ilustrazioak: Elena Odriozola Itzulpena: Joxan Elosegi LG D 00104-2022 2022
2021 RIBERA #6 BIDASOAREN MEMORIA ARTEAREN IKUSPEGITIK Espazio publikoan ospatzen den programa honek arte garaikidea eta memoria historikoa uztartzen ditu,…