Auzoak berak parte-hartze aktiboaren aldeko konpromisoa hartzen du prozesu ireki batean; partaide diren banakoek eta auzoko eragileek elkarrekin dihardute lanean bitartekaritza- eta ahalbidetze-taldearekin, artista gonbidatuarekin eta udalaren Kultura Sailarekin. Artea jorratzen duen esku-hartze bizia da, eta auzoa eraldatzeaz gain, barneko dinamikak ere eraldatzen ditu.
2017-2018 edizioan Lapitze auzoak parte hartu du, hiru fasetan: ideia-laborategia, jarduera eremua zehazteko saioak; artista-laborategia, sortzaileek gidatutako saioak; ekoizpena, esku-hartzea garatu eta aurkezteko saioak.
Programa hau Irungo Udalak antolatu eta Bitamine Faktoriak kudeatzen du.
Auzo elkartea: Elitxu-Lapitze Ideia-laborategian bitartekaritza: Hiritik At Arte kolektiboa: M-etxea
Esker ona bereziki Lapitzeko auzokide eta eragile guztiei: Haurtxokoa, Gaztelekua, kale hezitzaileak, Festejadora, Bidasoa Lanbide Hezkuntza Institutua, Kawai
2021 RIBERA #6 BIDASOAREN MEMORIA ARTEAREN IKUSPEGITIK Espazio publikoan ospatzen den programa honek arte garaikidea eta memoria historikoa uztartzen ditu,…