2023

BAR #10

BIDASOA ART RESIDENCY

Bidasoa Artist Residency Euskal Herrian (Espainia/Frantzia) 45 egunez gutxienez bizitzeko eskuragarritasuna duten nazionalitate eta adin guztietako artistei zuzenduta dago.

Deialdi honek sorkuntza eta ikerketarako egonaldi bat sortzea du helburu, non artista batek “marjina” kontzeptuaren inguruko hausnarketa egingo baitu. Bidasoaldean egonaldia egin nahi duen artista ororentzat dago irekita deialdia, nazionalitatea edozein dela ere. Marjinatan/Marjinetatik lortzen diren ikuspegi anitzen integrazioa eta haien inguruko hausnarketa suspertzen dituen emaitza bat sortzean datza programaren interesa.

ZERTAN DATZA?

Bitamine Faktoriak eskaintzen duen laguntzak hauek hartzen ditu barne:

-Aholkularitza eta jarraipena. Arte eta kultura lokalaren aktore desberdinekin harremanetan jartzeko aukera emango da.

-Ostatua: estudioa, ohe bikoitzeko logela, sofa-ohe bikoitza duen egongela, komuna, sukaldea, aparkalekua eta lorategia dituen landa-apartamentu pribatu bat.

-Lan egiteko eremua.

-Ordainsariak: 1600 euro gordin hileko (dagokion atxikipenaren mende).

-Jatorritik egonaldiaren kokapenerako lekualdaketa (gehienez ere, 1000 euro joan/etorria)*.

-Ekoizpen-gastuak (1200 eurora arte).

-Itzulpenak, diseinua, material grafikoa, eta ikerketaren eta sorkuntza-prozesuaren emaitzak argitaratzeko inprimaketa.

-Komunikazioa eta hedapena.

*Bitamine Faktoriak gonbidapen-gutun bat idazteko aukera eskaintzen du, onuradunak laguntza gehigarriak eska ditzan jatorrian.

EPEMUGA 
2022ko azaroaren 7a

KOMUNITATEAREN PARTE-HARTZAILEAK

  • TODO
  • KOMUNITATEA: EUSKO JAURLARITZA - KULTURA SAILA
  • KOMUNITATEA: GIPUZKOAKO DIPUTAZIOA - KULTURA

DEIALDI GEHIAGO

  • TODO
  • DEIALDIAK
IZOKIN #9

2022 IZOKIN #9 SORKUNTZARAKO MUGAZ GAINDIKO LAGUNTZAK  Izokin deialdiak bakarkako sortzaileen eta taldekakoen proiektuak nahiz ekoizpen espazio iraunkorren eta kultur…

EAS-EZE #6

2022 EAS-EZE #6 EUSKAL ARTE GARAIKIDEA NAZIOARTEKOTZEKO PROGRAMA   Bitamine Faktoriak, gaur egungo euskal artea nazioartera irekitzeko bere planean jasotako…

EAS-EZE #4

2018 EAS-EZE #4 EUSKAL ARTE GARAIKIDEA NAZIOARTEKOTZEKO PROGRAMA Bitamine Faktoriak, gaur egungo euskal artea nazioartera irekitzeko bere planean jasotako esparruaren…

GEHIAGO

End of Content.