2022

BAR #9

BIDASOA ART RESIDENCY

DEIALDIA ETENDA DAGO }

Euskal Herrian bizi diren bitartean (40 egun) proiektu bat aurrera eraman nahi duten Espainian bizi ez diren edozein hiritartasuneko (espainiarrak izan ezik) eta edozein arte diziplinako artistei zuzendua dago. Ipar Euskal Herriaren eta Espainiaren artean dagoen Bidasoa eskualdean (Irun, Hendaia eta Hondarribia) egonaldi bat egin nahi duten edozein hiritartasuneko artista atzerritarrentzat da.

Egonaldi hori egiten duten bitartean aurrera eramango duten proiektuaren gaia izango da artistak zer-nolako ikuspegia duen Euskal Herriarekiko. Horretarako, proposatzen dugu artista euskal testuinguruan bizitzea hemen dagoen bitartean, eta bisitak nahiz elkarrizketak egitea gaur egungo hainbat kultur erakunderi. Helburua da artelan bat egitea eta gero lan hori Euskal Herriko hainbat lekutan erakustea.

ZERTAN DATZA?

Egonaldia 40 egunekoa izango da eta denboraldi horretan artistak etxebizitza partekatua izango du bizitzeko, eta estudio tailer bat eta lanerako gunea ere izango ditu. Gainera, aholkularitza eta ekoizpena emango zaizkio eta baita euskal artearen eta kulturaren inguruko pertsonekiko kontaktua ere, bere proiektua aurrera eraman ahal izateko.

EPEMUGA ETENDA
2020ko apirilaren 6a

 

Bitamine Faktoriaren adierazpena
DEIALDIAK ETENDA

Covid-19k eragindako osasun krisiari aurre egiteko Espainiako Gobernuak ezarritako alarma egoera dela eta, Bitamine Faktoriak zabalik zeuden deialdi guztiak eten egin ditu.

Salbuespenezko egoera amaitu ondoren, hautagaien izen ematea berriro irekitzea espero dugu, izan ere, etxealdiak ohiko moduan lan egitea eragozten digu. Orain arte jasotako hautagaitzak aintzat hartuko dira prozesua berriz abiatzen denean.

DEIALDI GEHIAGO

  • TODO
  • DEIALDIAK
EAS-EZE #6

2022 EAS-EZE #6 EUSKAL ARTE GARAIKIDEA NAZIOARTEKOTZEKO PROGRAMA Bitamine Faktoriak, gaur egungo euskal artea nazioartera irekitzeko bere planean jasotako esparruaren…

EAS-EZE #4

2018 EAS-EZE #4 EUSKAL ARTE GARAIKIDEA NAZIOARTEKOTZEKO PROGRAMA Bitamine Faktoriak, gaur egungo euskal artea nazioartera irekitzeko bere planean jasotako esparruaren…

EAS-EZE #3

2017 EAS-EZE #3 EUSKAL ARTE GARAIKIDEA NAZIOARTEKOTZEKO PROGRAMA Bitamine Faktoriak, gaur egungo euskal artea nazioartera irekitzeko bere planean jasotako esparruaren…

Load More

End of Content.