DEIALDIAK

Bitamine Faktoriak hainbat egonaldi programa eta sorkuntzarako laguntza lerro eskaintzen ditu. Deialdiak lehia askean egiten dira, adin-mugarik gabe eta oinarri publikoek araututa. Hautaketa-prozesuan gardentasuna bermatzeko, ebaluazio batzorde bat eratzen da artista, komisario edota kultur erakundeetako ordezkarien partaidetzarekin.