ARTE GARAIKIDEA EREMU PUBLIKOAN
Bitamine Faktorian forma hartutako ekimena da A Town That Makes You Happy, eta esku-hartze, ekintza eta lantegi parte-hartzaileei esker eremu publikoan eragin positiboa sortzea du xede. Jakin dakigunez gizartea eraldatzeko tresna boteretsua dela artea, hiri-paisaia aldatu egin nahi dugu, inguratzen gaituena edertzeko. Adibidez, gris-kolorea besterik ez zegoen tokietan koloretako arrastoa uztea, altxatutako horma zatietan mapak kartografiatzea, edo iragarki oldarkorrez jositako paneletan mezu adeitsuak islatzea. Aipatutako adibideak lan iragankorrak diren arren, pertsonen eta tokien memorian diraute luzaroan. Proiektu honek artea ohiko tokietatik at eramaten du, jendarteak ahaztuta dituen edo haientzat ikusezinak diren tokiak hautatuta, tokiotan nekez antolatzen baitira jarduera edo ekitaldi ikusgarriak.
A Town That Makes You Happy proiektuaren bigarren edizioak muina mantendu egin zuen (eremu publikoan parte hartzea, alegia); formatua, berriz, aldatu. Oraingoan, enpresa handien kanpainetarako erabili ohi diren hainbat publizitate-eremu okupatzean zetzan proiektua, modu iragankorrean haietan esku hartzeko, artelanen ohol izan zitezen. Hausnarketarako gonbidapen diren eta nahasmena/harridura sorrarazten duten lanen bidez, komunikazioaren eta kontsumoaren inguruko kontzientziazioa suspertu nahi zen proiektuarekin.
Abenduaren lehen bi asteetan zehar, lanak eremu publikoan jarri ziren ikusgai, artearekin bateragarriak izan ohi ez diren euskarri eta tokietan. Programazioa osatzeko, emakume artista gonbidatuetako laurekin eta Transbitarekin topaketak antolatu ziren. Azken hori Bitamine Faktoriak sortutako karabana ibiltaria da, zeinak hiriko auzo eta kaleetan barrena Estíbaliz Sádabak egindako ibilbidearen lan audiobisuala erakusten baituen.
ARTISTA GONBIDATUAK
Anne Laure Boyer, Colectivo Redil De Arte Político (Iñaki Larrimbe y Rubén Díaz De Corcuera), Estíbaliz Sádaba, Marina Vargas, Zuhar Iruretagoiena
ERAKUNDE HAUEN BABESAREKIN
Irungo udala / Eusko Jaurlaritza / Gipuzkoako Foru Aldundia
LAGUNTZAILEAK
Auzo elkarteak Landetxa, Santiago, Urdanibia / Gorka Lomeña SLU / Ficoba
2022 EMOTIONAL ATLAS OF BIDASOA Atlas: A collection of maps, mainly geographical, presented in book or notebook form. This…
2021 KONTENPORANEA #2 KEOA 2017 catalogue https://youtu.be/m50DkYWUYWs GALLERY MORE PROJECTS TODO COMMUNITY: IRUNGO UDALA IRUNGO UDALA PROIEKTU GEHIAGO TODO…
2021 LUR AZPIKO FORMAKUNTZA Autogestionatutako proiektuetara egokitutako formakuntza bat Bitamine Faktorian bertatik bertara ezagutzen ditugu gaur egungo kultura esparruko testuinguru…