UROLA KOSTA MANKOMUNITATEAJolasean eta sorkuntzan oinarritutako enpresentzako laguntza
Arte grafikoen lankidetza gunea proiektua 2017ko martxotik urrira bitartean garatu da PAO PAO kideentzat jarduerak diseinatu, dinamizatu eta jarraipena egiteko xedearekin. Gunean bildu diren arte grafikoen eta komunikazio arloko enpresek erronka nagusi bati heldu nahi izan diote: lankidetzazko ekimenak sustatzeari ekin, beste harreman eredu bat garatuta, sektorearen jasangarritasuna indartzeko asmoz. PAO PAO elkartea komunikazio egokiak enpresa alorrean duen garrantzia zabaltzeko sortu da eta ondoko enpresen bazkideek osatzen dute: Arroka, A3, Debolex, Dhemen Design, Graficas Ilba, Kultur Atelier, Lombok Design, eta Otzarreta.Bitamine Faktoriak berariazko metodologia bat sortu du arte prozesuetan eta jolasean oinarrituta. Batetik, taldea sendotzen duten lanabes baliagarriak dira, bestetik, ideien sorkuntzan laguntzen dute, bestelako ikuspegi batetik lankidetzazko proiektuak identifikatu eta irudikatze aldera akuilu.
Proiektuak honako helburuak erdietsi ditu:
-Elkartearen barne antolaketa definitu eta talde kohesioa indartzea.
-Arte eta kultura sorkuntza prozesuetatik irakaspenak jorratzea, eredu propio batean txertatu ahal izateko.
-Erakundearen egunerokoari aurre egiteko baliabideak barneratzea.
-Plan estrategikoa moldatzea hainbat ekintza eta gauzatu ahal diren proiektuak zehaztuta.
2021 KONTENPORANEA #2 KEOA 2017 catalogue https://youtu.be/m50DkYWUYWs GALLERY MORE PROJECTS TODO COMMUNITY: IRUNGO UDALA IRUNGO UDALA PROIEKTU GEHIAGO TODO…
2021 LUR AZPIKO FORMAKUNTZA Autogestionatutako proiektuetara egokitutako formakuntza bat Bitamine Faktorian bertatik bertara ezagutzen ditugu gaur egungo kultura esparruko testuinguru…