Donostiartean arte garaikideko azokarako stand-a diseinua eta eraikuntza. Azoka hau 2017ko uztailaren 20tik 23ra ospatu zen.
Bitamine Faktoria sormen lantegiaren proposamena forma-minimalismoan eta argitasunean oinarritzen da. Azalera stand esku-hartze soila burutzen da, komunikatu nahi den mezua indartzeko xedez: Irungo udalak bultzatzen dituen proiektuen izaera berritzailea.Interiorismoak elementu erakargarria sortzen du, sartzeko gonbitea luzatzeko.
Horretarako, sarbide bat eratu da, zurezko egitura bat eraikiz, kirol-sare batekin bilduta eta puxika zuriz beteta. Barne hormetan, informazio-biniloak itsatsi dira, proiektuen filosofia era grafikoan irudikatzeko baita Irungo udalaren logoa eskuz margotutako ohol bi ere.
Bestalde, proiektuen izaera bi bideoren bitartez zabaltzen da, zurez egindako euskarri banatan jarrita.