2015

TINTA &TEA

Grabatura hastapenerako tailerra. Linografia.

 

Bitamine Faktoriak tearen orduan esku-inprimaketako tailer-programa berri bat sortu du. Lehenengo tailer honetan parte hartzaileak grabatuaren teknikara sarraraziko ditugu, horretarako diziplina honetan erabiltzen den material bigunenaz hasiz: Linolioa.
Norberak egindako diseinuetatik abiatuko gara, grabatuaren aukeretara moldatuz; adibidez esaldi, hitz, marka edo logo bat pieza aproposak izanda.
Teknikara sarrera egingo da, baita material eta tresna desberdinen azalpena. Ondoren euskarriak, gubiak, torkuloa etab. ezagutuko ditugu. Paper eta tinta euskarri desberdinak erabiliko ditugu, teknikak nahasiz eta materialekin esperimentatuz.

 

2015eko 1.go tailerra
Martxoaren 6a eta 7a, ostirala eta larunbata, 15:00etatik 19:00etara.
Lekua: Irun Factory (Jose Antonio Loidi Bizcarrondo, 8 Irun)
Prezioa: 50€ (materialak barne)
Maila: hastapena
10 plaza

 

GALERÍA

MÁS PROYECTOS

  • TODO
  • PROYECTOS