2015

ESTO ES ARCHIPIEL

SALOMÉ SAGÜILLOK

“Esto es Archipiel” eszenak hainbat konturen inguruan gogoeta egitea proposatzen du: ahozkoak ez diren hizkuntza batzuek (musika, soinua, keinuak…) dituzten komunikazio gaitasun handiak, hizkuntza idatziak diskurtsoarekin duen lotura, komunikazioak pertsonen arteko harremanetan duen garrantzia eta pertsonok elkarrekin erlazionatzen garenean geure gain hartzen ditugun egoeren eta rolen aldakortasun handia.

Archipielen ekintza zarataren eta isiltasunaren erabileraren inguruan egituratzen da, musika diskurtso baten muga eta materia gisa, proposamen independenteen aldiberekotasuna, keinuaren bidez eramatea kode ireki partekatu gisa eta bakartasuna jarraibide ezkutuen bidez gidaturiko inprobisazioan. Barriusol eta LeGardonek egiten duten ikuskizunean esanahia ez da esplizitua, publikoak ulermen eta konplizitate maila desberdinetan hartzen du parte bikotearekin egiten den prozesu bakoitzean, asmoen irakurketa sare bat, erreferentzien eta izan ditzakeen esanahien sarea eraikiz, esperientzia harrigarria eta bakarra sortuz.

Ahotsaren baliabideen miaketa modu organikoan zabaltzen da hainbat mikrofono mota eta zintako eko unitate zahar bat erabilita, interpreteek berek denbora errealean manipulatua. Horri esker, lortzen dira akustika konbentzionaletik urrun dauden ehundurak, zarata eta soinu elektronikoak erantsita musika diskurtso garaikidearen beste elementu gisa.

2015eko Mugaz Gaindiko Laguntzetako proiektu irabazleetako bat.

BESTE PROIEKTU BATZUK

  • TODO
  • PROIEKTUAK
BIDASOAKO ATLAS EMOZIONALA

2022 BIDASOAKO ATLAS EMOZIONALA Irungo Udalak babestutako 2019ko Ribera Bekari esker egindako ikerketaren (“Bidasoaren kartografia emozionala” izenekoa) jarraipena da proiektu…

KONTENPORANEA #2

2021 KONTENPORANEA #2 Tokiko arte komunitateak sortutako arte topagunea Arte garaikideko ekimen hau Irungo Udalaren Kultura sailak bultzatzen du eta…

RIBERA #6

2021 RIBERA #6 BIDASOAREN MEMORIA ARTEAREN IKUSPEGITIK Espazio publikoan ospatzen den programa honek arte garaikidea eta memoria historikoa uztartzen ditu,…