2021

LUR AZPIKO FORMAKUNTZA

 

Autogestionatutako proiektuetara egokitutako formakuntza bat

 

Bitamine Faktorian bertatik bertara ezagutzen ditugu gaur egungo kultura esparruko testuinguru eta agertoki desberdinak; izan ere, egunero egiten diegu aurre proiektu independente bat kudeatzeak dakartzan oztopo eta zailtasunei, kultura bezalako sektore prekarizatu batean. Aspaldidanik, sektoreko hainbat eragilek eta profesionalek jarduera mota horren know how-a ezagutzeko interesa dutela ikusi dugu. Beraz, horrelako prestakuntza eskaintzea aukera bat da ezagutzak partekatu, antzeko kezkak dituzten pertsonen arteko harremanak sortu eta ekosistema bera indartzen laguntzeko.

 

HELBURUAK
Alde batetik, ohiko formakuntzei prestakuntza osagarria eskaintzea, enpresa kulturalaren ohiko ereduan sartzen ez diren proiektu autogestionatuetara bideratuta, hau da, beste errealitate, erronka eta zailtasun batzuei aurre egin behar dieten egitasmoetara.

 

Bestetik, kudeaketa-, komunikazio- eta diseinu-tresnak eskaintzea, proiektuak aberasteko eta beste kultura- eta arte-egitura batzuen hazkunde-aukerak areagotzeko, bai eta kultura- eta sormen-arloan interesa duten pertsonen prestakuntza bultzatzeko ere.

 

Programa osoak hiru atal osagarri ditu:

 

//// KULTURA-KUDEAKETA
Bitamine Faktoria proiektu independentea da, eta, halabeharrez, hazten eta kultura-errealitate eta politika desberdinetara egokitzen joan da. Atal honek gai hauek biltzen ditu: proiektu independenteen sorrera eta kudeaketa, jarduera mota horri egokitutako finantzaketa- eta administrazio-moduak, ereduak, profilak eta estrategiak, ebaluazioa, lankidetza eta sareak.

 

//// DISEINUA ETA IRUDIA PROIEKTU KULTURALETAN
Laburrean, diseinu-tresnak proiektu kultural eta artistikoetan, hau da, marka, branding-a eta ikus-identitatea. Gure proiektuei ematen diegun diseinuak eta irudiak gainerakoetatik bereizten eta kokatzen dituzte. Atal honetan diseinuaren oinarriak lantzen dira,

koloreak eta tipografiak modu arrazoituan konbinatuz, proiektuak edo zerbitzuak sustatzeko irudi eta konposizio erakargarriak sortze aldera; bai euskarri inprimatuetan (esku-orriak, txartelak, kartelak), bai bitarteko digitaletan (webgunea, bloga, mailinga, sare sozialak).

 

//// KOMUNIKAZIO KULTURALA
Kultura-erakundeetan komunikazioa tresna estrategikoa da. Atal honetan, kultura- eta arte-arloetako komunikazioaren berezitasunak lantzen dira, kultura-edukiak ahalik eta ondoen komunikatzeko jardunbide egokiak aztertzen dira; bai eta kultura-produktuak eta -zerbitzuak merkaturatzeko tresnak eta estrategiak, komunikazio-plan baten diseinua eta komunikabideekiko harremana ere.

 

DATAK
2021eko martxoaren 15etik 18ra
15:00etatik 19:00etara
Partaide-kopurua: 10 lagun

 

NON
Tabakalera | Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa
Andre zigarrogileen plaza, 1
20012 Donostia

 

HIZKUNTZA
Gaztelania

 

IZEN-EMATEA
Doakoa, lekuak bete arte
Lekuak agortuta. Itxaron-zerrenda zabalik
Izena emateko orria

 

EPEMUGA
Martxoaren 12 arte

 

+INFO
faktoria@bitamine.net | jaitsi informazioa

 

KOMUNITATEAREN PARTE-HARTZAILEAK

  • TODO
  • KOMUNITATEA: EUSKO JAURLARITZA - KULTURA SAILA
  • KOMUNITATEA: GIPUZKOAKO DIPUTAZIOA - KULTURA
  • KOMUNITATEA: KUTXA FUNDAZIOA
  • KOMUNITATEA: TABAKALERA

PROIEKTU GEHIAGO

  • TODO
  • PROIEKTUAK
BIDASOAKO ATLAS EMOZIONALA

2022 BIDASOAKO ATLAS EMOZIONALA Irungo Udalak babestutako 2019ko Ribera Bekari esker egindako ikerketaren (“Bidasoaren kartografia emozionala” izenekoa) jarraipena da proiektu…

RIBERA #6

2021 RIBERA #6 BIDASOAREN MEMORIA ARTEAREN IKUSPEGITIK Espazio publikoan ospatzen den programa honek arte garaikidea eta memoria historikoa uztartzen ditu,…

KONTENPORANEA #5

2021 KONTENPORANEA #5 Kontenporanea Irungo Udalak sustatutako kultura garaikideko topaketa da, arte, diseinu eta kulturaren arloan trebatutako gazteek antolatzen dutena.…