GU GEU

Bitamine Faktoria mugaz gaindiko ekoizpen kultural eta sormen lantegi bat da, kultura eta arte garaikidea sustatu eta nazioartekotzea xede duena. Lurraldeari atxikiak gara. Gure kultura proiektuei eta sorkuntzari laguntzeko programei esker, gure komunitatearen sektore artistikoa eta kulturala indartzen dugu. Gizarte-espazio da gure ekintza eremua. Eta bitartekaritza, parte-hartzea eta elkar sorkuntza, gure lanabes nagusiak. Genero-ikuspegia aintzat hartuta jarduten gara, eta gainera baliabideen erabilera iraunkorra bermatzen dugu.

EDUKIAK & NAZIOARTEA

HELGA MASSETANI PIEMONTE

EKOIZPENA

ANDER GARMENDIA ITURRIOZ

ESPAZIOA

Bitamine Faktoriaren etxea Bidasoa ibaiertzean dago, Irungo Katea auzoan. Bertan, negutegi-bulegoa, biltegia, jarduera-espazioa eta Bidasoaz bestaldean  egonaldian dauden artistentzako apartamentu ditugu.

 
slide 1
slide 1
slide 1
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
previous arrowprevious arrow
next arrownext arrow
Shadow

SAREAK

Lankidetzan eta sarean lan egiteak proiektuak sendotzeaz gain, bertan dihardugun eragileok ontzen gaitu. Nekatoenearekin batera Mugakide sortu genuen, mugaz gaindiko kooperazio bultzatzeko asmoarekin. Trans Europe Halles sareko kide gara, Europako hiritarrek eta artistek sustatutako 100dik gora kultura egitasmoak biltzen dituen Europako sarea eta European Network of Cultural Centres sarearen kide gara, Europako Kultur Zentroen Sarea 1994an sortu zen, Europako gizartera begirako kultur zentroen arteko elkarrizketa eta lankidetza sustatzeko.