EUSKAL HERRIKO OBJEKTU TRADIZIONALAREN DISEINU LEHIAKETA
Deialdi honen xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Horrela, alde batetik, ildo honetan ikerketa sustatzen da, eta honek usadioak eta ohiturak hein batean berreskuratzea ekar lezake; bestetik, objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatu bultzatzen du, diseinu garaikidearen begiradatik. Era honetan, gure historiarekin lotura berriak sortzen dira baita diseinu alorrean ikerketa ildoak eta ekintza eremuak zabaltzen dira ere.
Deialdi honetan zizeilu objektua berraztertzea proposatzen da. Euskal Herriko baserrietan jatorrizko altzaria da zizeilua, eskualde guztietan aurki daitekeen mahai-bankua.
Deialdi hau diseinuaren alorrean diharduten ikasleei, profesionaleei edo kolektiboeei zuzentzen da (industria- eta produktu diseinua, arkitektura, ingeniaritzak, arte ederrak, etab.). Edozein pertsona fisikok, edozein herritartasun eta adin duelarik, edo pertsona juridikok, edozein bizileku duelarik, har dezake parte. Lehiaketa honetan parte hartzea urririk da.
2022 EAS-EZE #6 EUSKAL ARTE GARAIKIDEA NAZIOARTEKOTZEKO PROGRAMA Bitamine Faktoriak, gaur egungo euskal artea nazioartera irekitzeko bere planean jasotako esparruaren…
2018 EAS-EZE #4 EUSKAL ARTE GARAIKIDEA NAZIOARTEKOTZEKO PROGRAMA Bitamine Faktoriak, gaur egungo euskal artea nazioartera irekitzeko bere planean jasotako esparruaren…
2017 EAS-EZE #3 EUSKAL ARTE GARAIKIDEA NAZIOARTEKOTZEKO PROGRAMA Bitamine Faktoriak, gaur egungo euskal artea nazioartera irekitzeko bere planean jasotako esparruaren…