2020

ITSASARGI & KIMA / INSTALAZIOAK

Bitamine Faktoriak Eguberriko azokaren karietara, proiektu artistiko berezi bat diseinatu eta zuzendu zuen. Talde-lanak, hogei bat artistarekin lankidetzan gauzatuta, ikusleen arreta erakartzeko eta tokiko sormen-komunitatearen lana nabarmentzeko xede izan du, kultura sektorearentzat urte nahasi eta zail bati amaiera emate aldera. Irungo Udaleko Hiri Bultzada eta Ekonomia Arloak sustatutako jarduera da azoka.

 

ITSASARGI ✨

Itsasargi esku-hartzeak gure arreta erakartzen du eta beste ikuspegi batetik behatzera gonbidatzen gaitu, inguratzen gaituenaz hobeto jabetzeko. Metafora bisual honek argia dakarkigu, etortzear dagoen ona irudikarazten gaitasunaz.

Espazioa hartzea, airearen handitasunak betetzen du hutsunea.
Formen metaketak inguratzen gaituenaren dimentsioa argitzen du.
Metafora bisual honek geldiarazten gaitu, eta jabetzen ez garen ingurua behatzera eragin.
Hain astiro pasatzen dira uneak, non so egitera bultzatzen gaituzten.

Farozainak : Judas Arrieta, Iñaki Oyarzabal, Bitamine Faktoria
Argiztapena : Jose Zapiain

/

KIMA 🌿

Esku-hartzean kultura alorrean lanean diharduten Irungo eta eskualdeko hainbat artistaren obrek egiten dute bat. Haien ekarpenek hurbileko ikuspegi artistiko bat eskaintzen digute testuinguru berezi honetan, zuhaitzetatik muskildutako adar-kima berriak balira bezala.

Bertako kimuak:

 

AG Caligrafía – Ainhoa Gordo, Ane Borreguero Oliden, asiertxosololaama!!!, Cristina Juaniz, Goizeko Izarra, Hache – Sarah Grandes, Haritzetan Atelier, Iciar Sánchez Parra, Iratxe Aires, Iratxe Colado, Itsaso Labari, Itziar Basterretxea Seijo, Javier Paule, Julia Lasa, Juncal Alfonso Aguilar, Loidi Miriam, Lorena Martínez Oronoz, Maialen Arocena, Mr Woodman, Patri Taberna Solbes, Patricia Gómez Rojo Inwoko, Restta estudio – Raquel Garcia, Von Jauregi, Xabi Amunarriz Rodriguez

Artea eta kultura etengabe sortzen omen dira, iturburu amaiezina dela uste dugu. Baina, gure zuhaitzak zaintzen ditugun bezala, kultura eta artistak ere zaindu behar ditugu haz daitezen.

 

Aurten bestelako adar-kima sortu dira plazako zuhaitzetan, artea darie adarrei. Eta baso mardul batek eguzkitik eta euritik babesten gaituen modura, arteak ere hala egiten duela sinetsita gaude.

 

 

GALERIA

slide 1
slide 1
slide 1
slide 1
slide 1
slide 1
slide 1
slide 1
slide 1
slide 1
slide 1
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
previous arrowprevious arrow
next arrownext arrow
Shadow

KOMUNITATEAREN PARTE-HARTZAILEAK

  • TODO
  • KOMUNITATEA: IRUNGO UDALA

PROIEKTU GEHIAGO

  • TODO
  • PROIEKTUAK
BIDASOAKO ATLAS EMOZIONALA

2022 BIDASOAKO ATLAS EMOZIONALA Irungo Udalak babestutako 2019ko Ribera Bekari esker egindako ikerketaren (“Bidasoaren kartografia emozionala” izenekoa) jarraipena da proiektu…

RIBERA #6

2021 RIBERA #6 BIDASOAREN MEMORIA ARTEAREN IKUSPEGITIK Espazio publikoan ospatzen den programa honek arte garaikidea eta memoria historikoa uztartzen ditu,…

KONTENPORANEA #5

2021 KONTENPORANEA #5 Kontenporanea Irungo Udalak sustatutako kultura garaikideko topaketa da, arte, diseinu eta kulturaren arloan trebatutako gazteek antolatzen dutena.…