Tokiko arte komunitateak sortutako arte topagunea
Arte garaikideko ekimen hau Irungo Udalaren Kultura sailak bultzatzen du eta Bitamine Faktoriak kudeatu.
Topagune honek berezitasun nabarmena du: artista gazteek sortuta eta artista gazteei zuzenduta dago. 2015ean jaio zen proiektu honek sormen, arte eta kultura alorrean diharduten hiriko eta eskualdeko gazteak ahalduntzea du xede. Bertan bat egiten dute goraka doazen artistak, ibilbide luzekoak eta publikoa oro har.
Bigarren edizio honen batzorde antolatzailea Aitor Bengoetxeak (serigrafia eta grabatua), Tania Lozanok (diseinu grafikoa), Tracy Portillak (bitartekaritza eta kultura ondarearen balorizazioa) eta Itziar Elosegik (dantza garaikidea) osatu dute. Programazioa erakusketez, mahai-inguruez, emanaldiez (performance, musika, dantza, antzerkia) eta bestelako diziplinako jarduerez (serigrafia, diseinu grafikoa, horma irudia) hornitu da.
Kontenporanea 2017ko azaroaren 25ean eta 26an ospatu zen Carlos Blanco Aguinaga Kultur Gunean (CBA). Ekimen hau POCTEFA lankidetzarako programari esker kofinantziatua izan da, Ibilbide Paregabeak proiektuaren baitan.
ARTISTA GONBIDATUAK / ARTISTAS INVITADOS / ARTISTAS PARTICIPANTS
AITOR BENGOETXEA, AMALUR LULUAGA, ANA ALLUE, ANDONI ROBLES, BLAMI, CHRISTOPHE PAVIA, EKIZA, ENERITZ FURYAK, GABRIEL VALLECILLO, HARA NORI, HARSA, IRAITZ ARABOLAZA, IRANTZU LEKUE, JARA NAVARLAZ, JUNCAL ALFONSO, MIRIAM LOIDI, NEREA LEKUONA, NIKO ITURRALDE, ONINTZA ETXEBESTE, PATXI ARAUJO, PAU FIGUERES
Esker ona / Agradecimientos / Remerciements
Irun, Hendaia eta Hondarribiko Udaletako Kultura sailetako arduradunak
Responsables de los departamentos de Cultura de los Ayuntamientos de Irun, Hendaia y Hondarribia
KEOA 2017 katalogoa