2016

LARRAITZ TORRES

ANALPHABET ORCHESTRA
Larraitz Torres (Irun, 1979)

Analphabet Orchestra, bi saio dira, praktika bi egoera nagusitan zatitzen duen talde batera deituz. Bata da prozesu artistikoez hitze egiten (lehen asmoak, eraldaketak –baldin badago– eta emaitzak –baldin badago–, eta bestea da instrumentuak jotzen. Bi horien artean eta inguruan, analogia-leku bat sortzen da, eta gertaera pindartsu batzuk, baterako ikerketa eta esperientziarako.

Jotzeak honela funtzionatzen du: beren artean desberdinak diren taldeen kanta ezagun batzuk entzuten dira, entzungailuak erabiliz. Instrumentuak joaz (ahal dela jotzen jakin gabe edo teknika ez erabiltzen saiatuz), kantak kopiatzen saiatuz, aldi berean gainerakoek egiten dutena entzunez. Praktika itzulpen kolektibo eta intuitiboan oinarritzen da, eta hizkuntza berri bat praktikatu beharretik dator (hori analfabetoa baita), hain zuzen, mekanismo baten bidez, non norbera aldi berean hartzailea eta igorlea den, eta gorputzetik bertatik, besteen ondoan. Horrela, xehadura taldean esperimentatzen da, eta malgutasuna gaitzen du ulermenean.

Eta honela hitz egitea: Bideoak, hitzorduak, gertaerak, artisten piezak, eta abar proposatzen ditut, bidea prestatzeko, han erlazionatuko baitira hainbat diziplina, esparru, genero edo egoera, horrela ideietan sakontzeko, esaterako, espezializazio ezan, salbuespen gisako artean, itzulpenaren egungo zentzuan.

Saio bakoitzak inguruabar desberdinak ditu, eta horiek sortzen dituzte bakoitzerako eduki bereziak.

Analphabet Orchestra

GALERIA

slide 1
Image Slide 2
Shadow

BESTE PROIEKTU BATZUK

  • TODO
  • PROIEKTUAK
AUZO SORTZAILEA #3

2019 AUZO SORTZAILEA #3 ARTEA GIZARTE-KOHESIORAKO TRESNA Auzoak berak parte-hartze aktiboaren aldeko konpromisoa hartzen du prozesu ireki batean; partaide diren…

KONTENPORANEA #4

2019 KONTENPORANEA #4 ELKARTRUKEA Laugarren edizioa elkartrukean oinarritzen da, elkarrekikotasun- eta atzeraelikadura-dinamika gisa ulertuta. Trukerako bokazioa presente egon da programazioaren…