Ribera proiektuaren bigarren edizio Bidasoa ibaiertzean ospatu zen, 2017ko irailaren 23an, larunbatarekin.
Egitasmo honek arte garaikidea eta memoria historikoa ardatz hartzen ditu. Egun osoko jardunaldian hainbat artistek eta kolektibok ibaiaren alderrietan jorratu zituzten izaera askotariko lanak: instalakuntzak, dantza, musika eta proiekzioak.
Progamazioa hainbat instalakuntzarekin eta ekintzarekin osatu zen, besteak beste: Bitamine Faktoriak sortutakoak; Kubo Beltza Project galeria mugikorra, “Ecos del Bidasoa” lanarekin, Pau Figueresek gidatuta; “Oroimeneko hormak” GKo Galleryko Garikoitz Muruaren eskutik; dantza garaikidea Myriam Pérez Cazabon “Nere azalean arrotz” koreografiarekin; foro antzerkia, Alazne Corral eta Gorka Álvarez bikoteak zuzendutatako Ribera Bekaren emaitza; LUMI taldearen pop elektronikoa; eta “Expanded Landscape Bidasoa” proiekzioak Jaime de los Ríosek aktibatuta.
Halaber, Riberak beste aurkezpen bat proposatzen du, 2017ko urriaren 5ean, CBA kulturgunean, prozesu artistiko bera barreiatzeko eta zabaltzeko xedearekin, non artistek jendartearekin batera hausnarketa partekatu bat garatzen zuten.
Ribera proiektua Irungo udalak bultzatzen du, Irun Factory programaren eremuan, arte sorkuntza eta sormen industriak sustatzeko eta artea esparru publikoetan deszentralizatu eta azaleratzeko asmoarekin.
2021 RIBERA #6 BIDASOAREN MEMORIA ARTEAREN IKUSPEGITIK Espazio publikoan ospatzen den programa honek arte garaikidea eta memoria historikoa uztartzen ditu,…