Memoriaren kontakizuna aberasteko asmoz, laugarren edizioak ikuspegi berriak barneratzen ditu, hala nola, lurralde horretan bizitzeari datxezkion emozioa eta ongizatea, jaioterria edo harrera-lurra izan.
Programazio espezifikoak eskualdeari lotutako plazer zahar eta berriak gogorarazten ditu, hala nola txokolatearekin duten lotura, yoga praktika edo zianotipia, antzinako argazki teknika. Gabriel Narzabalen Laiak eskulturaren inguruak dantza garaikidearen inprobisazioa eta yogaren praktika hartzen ditu, biak harpa zeltaren musika inguratzailearekin; gainerako jarduerak, berriz, Santiago kalearen amaieran biltzen dira.
Gonbidatuak Maldita Lettering / Mikel Remak / Maite Eizmendi / Christian García del Campo / Jaime de los Ríos (Arteklab) / Oier Gil / Iker Eizagirre / Cia. La Máquina de Hacer Pingüinos (Anaïs Sindera – Luis Alberto Rodriguez – Emmanuelle Thomé) / Bitamine Faktoria / Idoia Zabaleta / Bertha Bermúdez
2021 RIBERA #6 BIDASOAREN MEMORIA ARTEAREN IKUSPEGITIK Espazio publikoan ospatzen den programa honek arte garaikidea eta memoria historikoa uztartzen ditu,…