2014

SINESTESIA

KER KER
Iker Martín, Eric Lenormand.

Zuzeneko musikaz lagundutako ikus-entzunekoa

Sinestesian, eszenatokia jokatzeko eta solasteko gune bihurtzen da. Musika-obra desberdinek egitura malgu baten proiektatutako irudiekin elkarri eragiten diete. Egitura hainbat pantailataz osatuta dago, eszenografia eta proiekzioa modulatzen eta eszenatoki desberdinetara moldatzea baimentzen duelarik.

Sinestesia, Ker Ker – ikuskizunarekin, Iker Martínek eta Eric Lenormandek osaturiko saxofoi jotzaile bikoteak proposatzen du bere musika unibertsoa Edorta Subijana eszenografo eta ikus-artistarenarekin erresonantzian jartzea.
Sinestesian, jokorako eta elkarrizketarako gune bilakatzen da eszenatokia. Musika obra desberdinek proiektaturiko irudiekin elkarreragiten dute hainbat pantaila dituen egitura malgu baten bidez, eta horrek bide ematen du eszenografia eta proiekzioa modulatzeko, eszenatoki desberdinetara egokitzeko aukera emanez.

Obrak
1994tik gaur arte idatzitako musika garaikidea jaso da aukeratu den errepertorioan, estreinatzeko obra batekin. Oso konposizio hizkuntza desberdinak dira, eta horientzat ikus piezak sortu dira eta era berean zuzeneko soinuarekin elkarreragiten dute haiek hainbat modutan.
Nobuya Marimba (1994) Steve Reich-ena (musikagile estatubatuarra)
Musika minimalista, jatorrian 2 marinbarako idatzia.
Iker Martinen transkripzioa 2 saxofoi alturako
Slap me (2005) Barry Cockcroft-eta (musikagile australiarra)
Bluesy inspirazioa
2 saxofoi alturako
Urbia (estreinaldia) Guillermo Lauzurikarena (euskal musikagilea, Gasteiz)
Saxofoi, tenor eta elektroakustikarako
Buku (2006) Jacob Ter Veldhuis-ena (musikagile holandarra)
Saxofoi alturako eta elektroakustikarako (boombox)
Jazz inspirazioa
Pimpin (2008) Jacob Ter Veldhuis-ena
Saxofoi baritono eta elektroakustikarako (boombox)
Inspirazioa kritika soziala
Night Bird (1996) Karen Tanaka-rena (musikagile japoniarra)
Saxofoi alturako eta elektroakustikarako
Zen, new-age inspirazioa
Folks Songs (estreinaldia), jatorrizko ideia Iker Martínena. Euskal kantuak, melodiak eta hoskerak saxofoiek jantziak efektuen pedalekin.

BESTE PROIEKTU BATZUK

  • TODO
  • PROIEKTUAK
BIDASOAKO ATLAS EMOZIONALA

2022 BIDASOAKO ATLAS EMOZIONALA Irungo Udalak babestutako 2019ko Ribera Bekari esker egindako ikerketaren (“Bidasoaren kartografia emozionala” izenekoa) jarraipena da proiektu…

RIBERA #6

2021 RIBERA #6 BIDASOAREN MEMORIA ARTEAREN IKUSPEGITIK Espazio publikoan ospatzen den programa honek arte garaikidea eta memoria historikoa uztartzen ditu,…

KONTENPORANEA #5

2021 KONTENPORANEA #5 Kontenporanea Irungo Udalak sustatutako kultura garaikideko topaketa da, arte, diseinu eta kulturaren arloan trebatutako gazteek antolatzen dutena.…