2015

SORKUNTZA-INDUSTRIETAKO NEGOZIO EREDUEI BURUZKO TAILERRA

Tailer honen asmoa da sorkuntzazko negozio-ereduak sortzea edo hobetzea hainbat tresna erabiliz.

 

Sorkuntza-industriak dira norberaren jardueran, trebetasunean eta jenioan oinarritzen direnak eta aberastasuna zein enpleguak sortzeko potentziala dutenak, jabetza intelektualaren sorkuntzaren eta ustiapenaren bidez. Gaur egun, finantza zerbitzuak baino garrantzitsuagoak dira ekonomiarentzat, horiek behera egiten jarraitzen dute eta.

 

Sorkuntza eta negozioak bateragarriak dira. Zergatik ez lan egin gustatzen zaigun eta dirua irabazteko baliagarria den zerbaitetan?

 

Egin behar dugun lehenengo gauza da gure jarduerari buruzko hausnarketa egin eta zehaztu zer den eskaintzeko daukagun gauzarik onena. Badaude puntu-giltzarri batzuk, prozesu horretako gida gisa erabil daitezkeenak: Gure helburua zehaztea, kokatzea, inguruneaz blai egitea… azkenean geure negozio eredua berriro definitze- ko.

 

Atal bakoitzean galdera-multzo bat erantzun beharko dira; zikloa behar adina aldiz errepikatu ahal da, eta hala egitea komeni da geure negozio eredu berri horretara heltzeko. Azkenean, ondoriok partekatuko ditugu tailerrean.

 

Ikasle bakoitzak eraman ahalko du tailerrean sortzen den eduki osoa, koaderno batean islatua eta antolatua, eta hurrengo etapako gida izateko erabilgarria izatea espero dugu.

 

Naia Querejetak eskainita.

 

GALERIA

PROIEKTU GEHIAGO

  • TODO
  • PROIEKTUAK
BIDASOAKO ATLAS EMOZIONALA

2022 BIDASOAKO ATLAS EMOZIONALA Irungo Udalak babestutako 2019ko Ribera Bekari esker egindako ikerketaren (“Bidasoaren kartografia emozionala” izenekoa) jarraipena da proiektu…

KONTENPORANEA #2

2021 KONTENPORANEA #2 Tokiko arte komunitateak sortutako arte topagunea Arte garaikideko ekimen hau Irungo Udalaren Kultura sailak bultzatzen du eta…

RIBERA #6

2021 RIBERA #6 BIDASOAREN MEMORIA ARTEAREN IKUSPEGITIK Espazio publikoan ospatzen den programa honek arte garaikidea eta memoria historikoa uztartzen ditu,…