2015

TERRITORIOS MOBILES

DELPHINE ETA MARIE TAMBOURINDEGUY

Arte proiektu ibiltaria Euskal Herrian.
Arcad Elkarteak eramana.

Sorkuntza proiektua da, behaketa etnosoziologikoez eta biztanleekiko topaketez elikatzen dena, eta arte esperimentazioen eta in situ egindako sorlanaren forma hartuko du eta mugaren bi aldeetan aurkeztuko da.
Zabua eratzen duen ibilbidea aukeratzen da, mugaren alde baten eta bestearen “jostura”, eta lerro horretatik hurbilen dauden hirietan eta herrietan egiten dira geldialdiak.

PROIEKTUAREN AURKEZPENA
Biak Baionakoak izanik, Frantziaren eta Espainiaren arteko mugan eta mugaren inguruan, ipar eta hego Euskal Herriaren bihotzean, miatzeko eta sortzeko gogo eta nahitik sortu zen lan hau. Mugaz gaindiko herrialde hori, hain hurbil eta hain urrun ikusten duguna, probaleku ezin hobea izango da lurraldearen, mugen eta nortasunaren historia horiek azaltzeko.

Mugak markatzen du zeharkaldiaren esparrua, ertz lauso bilakatzen da eta “bereizte” funtzioaren ordez “interfaze” funtzioa hartzen du, hala herrialdeen nola sareen artean. Gogoeta horietan oinarrituta hasi gara arte proiektu ibiltari hau garatzen, geografia subjektiboarekin, ikerketak, topaketak, esperimentazioa eta in situ egindako sorlana tarteko.

Herrietara, errepideetara eta paisaietara, jendearengana eta jendearen eguneroko bizitzara hurbilduta, argazkiak, hitzak, objektuak eta beste “topaketa” batzuk bildu ditugu gure bidaiaren jostura eratuko duen euskarri dokumentatua osatzeko. Ikus-artista gisa, proiektu hau mugaz gaindiko arte lankidetza izatea nahi genuen, paisaian artista gehiagok parte hartu ahal izateko.

Euskal Herriko beste bost artista lagun, halako obra batzuk egingo ditugu mugaz gaindiko ibilbide honetan. Leku bateko esperientziaren irudikapen sentibera eta irudimenezkoa erakutsiko dute “paisaia berrosatu” horiek. Konexio lana ere bada, tokiko arte ehuna eta mugaz gaindiko arte trukea indartzeko. Hainbat topaketa eta lotura sortuko ditu horrek guztiak eta haren aztarnak ezabatuko ditu.

Proiektuaren azken emaitzarekin prozesu osoaren erakusketa egingo da 2016ko uztailean, Mendi Zolan kultur zentroaren (Hendaia) eta Irun Factoryren erakusketa aretoaren (Irun) artean banatuta. Aukeratutako bost artistek ere hartuko dute parte erakusketa honetan.

Mugaz gaindiko erakusketa hori garraio alternatiboez (bizikletak, tuk-tuk, eta abar) lotua egongo da inaugurazioan.
Gure webgunea bisitatzera gonbidatzen zaituztegu, hobeto ulertu ahal izateko.
Lurralde mugikorrak Arcad Elkarteak bultzatzen du eta Euskal Kultur Institutuaren, Hendaiako Mendi Zolan kultur zentroaren eta Irungo Bitamine Faktoria sorkuntza fabrikaren babesa ere izango du.
2015 Mugaz Gaindiko Laguntzetako proiektu irabazleetako bat.

BESTE PROIEKTU BATZUK

  • TODO
  • PROIEKTUAK
BIDASOAKO ATLAS EMOZIONALA

2022 BIDASOAKO ATLAS EMOZIONALA Irungo Udalak babestutako 2019ko Ribera Bekari esker egindako ikerketaren (“Bidasoaren kartografia emozionala” izenekoa) jarraipena da proiektu…

RIBERA #6

2021 RIBERA #6 BIDASOAREN MEMORIA ARTEAREN IKUSPEGITIK Espazio publikoan ospatzen den programa honek arte garaikidea eta memoria historikoa uztartzen ditu,…

KONTENPORANEA #5

2021 KONTENPORANEA #5 Kontenporanea Irungo Udalak sustatutako kultura garaikideko topaketa da, arte, diseinu eta kulturaren arloan trebatutako gazteek antolatzen dutena.…