2017

THE KUBO BELTZA PROJECT

PAU FIGUERES

The Kubo Beltza Project arte publikoa garatzeko proiektua da, Pau Figueres artistak komisariotzapean. Erakusketarako toki mugikor bat sortzean datza, arte garaikidea erakusteko lekuen egokitasunaren inguruan hausnartzeko xedearekin.

Proiektu honek mugikortasuna aldarrikatzen du, erakusketa lekuak zabaltzeko bide bezala eta ondorioz arte garaikidea kubo zuritik harago eramateko. Jatorria lan-oroigarri txikiak egiten dituen artista ibiltaria da, gure hondartzetako pasealekuetan turistei saltzeko asmoarekin egiten dituztenak. Kubo Beltza egoera larri baten metafora da, espazio artistikoa finkatzeko nahian, artista ibiltariaren izaera duina egiteko.

Espazio mugikor hau begirada kritiko bat da, turismoaren hazkunde kontrola ezinak sortzen duenaren aurrean, bi aldeetan nabarian dena, Hendaiatik Donostiaraino. Egoera honek hiri hauek leku ez irisgarriak bilakatzen ditu, jasangarritasunaren inguruan eta turismo politiken inguruan hausnartzera behartuz.

Galeria higikorrak lau arte proiektu hartu zituen: Oier Gilen “Sauf desserte locale”, Urtzi Ibarguenen “Des nouvelles frontières”, Francesco Roncagliaren “Gente de la frontera” eta Niko Iturralderen “Estraperlo”. Azken ale hau, Kontenporanea 2017 edizioan aurkeztu zen.

kubobeltza.com
paufigueres.es

BESTE PROIEKTU BATZUK

  • TODO
  • PROIEKTUAK
BIDASOAKO ATLAS EMOZIONALA

2022 BIDASOAKO ATLAS EMOZIONALA Irungo Udalak babestutako 2019ko Ribera Bekari esker egindako ikerketaren (“Bidasoaren kartografia emozionala” izenekoa) jarraipena da proiektu…

KONTENPORANEA #2

2021 KONTENPORANEA #2 Tokiko arte komunitateak sortutako arte topagunea Arte garaikideko ekimen hau Irungo Udalaren Kultura sailak bultzatzen du eta…

RIBERA #6

2021 RIBERA #6 BIDASOAREN MEMORIA ARTEAREN IKUSPEGITIK Espazio publikoan ospatzen den programa honek arte garaikidea eta memoria historikoa uztartzen ditu,…