2015

TINTA &TEA

Grabatura hastapenerako tailerra. Linografia.

 

Bitamine Faktoriak tearen orduan esku-inprimaketako tailer-programa berri bat sortu du. Lehenengo tailer honetan parte hartzaileak grabatuaren teknikara sarraraziko ditugu, horretarako diziplina honetan erabiltzen den material bigunenaz hasiz: Linolioa.
Norberak egindako diseinuetatik abiatuko gara, grabatuaren aukeretara moldatuz; adibidez esaldi, hitz, marka edo logo bat pieza aproposak izanda.
Teknikara sarrera egingo da, baita material eta tresna desberdinen azalpena. Ondoren euskarriak, gubiak, torkuloa etab. ezagutuko ditugu. Paper eta tinta euskarri desberdinak erabiliko ditugu, teknikak nahasiz eta materialekin esperimentatuz.

 

2015eko 1.go tailerra
Martxoaren 6a eta 7a, ostirala eta larunbata, 15:00etatik 19:00etara.
Lekua: Irun Factory (Jose Antonio Loidi Bizcarrondo, 8 Irun)
Prezioa: 50€ (materialak barne)
Maila: hastapena
10 plaza

 

GALERIA

PROIEKTU GEHIAGO

  • TODO
  • PROIEKTUAK
BIDASOAKO ATLAS EMOZIONALA

2022 BIDASOAKO ATLAS EMOZIONALA Irungo Udalak babestutako 2019ko Ribera Bekari esker egindako ikerketaren (“Bidasoaren kartografia emozionala” izenekoa) jarraipena da proiektu…

KONTENPORANEA #2

2021 KONTENPORANEA #2 Tokiko arte komunitateak sortutako arte topagunea Arte garaikideko ekimen hau Irungo Udalaren Kultura sailak bultzatzen du eta…

RIBERA #6

2021 RIBERA #6 BIDASOAREN MEMORIA ARTEAREN IKUSPEGITIK Espazio publikoan ospatzen den programa honek arte garaikidea eta memoria historikoa uztartzen ditu,…