2019

ZELAI EDERRAK, ZAPI ZIKINAK

NEREA DE DIEGO

Zelai ederrak, zapi zikinak proiektuak Nafarroako Pirinioetako mugako hainbat tokitan bildutako erlijio-aztarna eta -testigantza herrikoiei buruzko informazioa biltzen du, norberak editatutako argitalpen batean. Bereziki, Arpea, Etxangio eta Harpeko Sainduko leizeen, eta Biakorriren inguruetan hautemandako Ama Birjinaren gurtza herrikoia du ardatz ikerketa-lanak, bai eta aldareetan, hilerritan nahiz memorialetan utzitako opariak ere. Aipatutako tokietan pilatzen diren jatorri anitzeko objektuek tokiaren erabileraren aurkakotasuna adierazten dute maiz, giza eta lurreko izaerarik ez duten elementuen bidez saindua den guztiaren irudikapen sinbolikoen interpretazio berriak eskainita. 100 aleko edizio mugatuak paperezko material grafikoak biltzen ditu (paraje horietan egindako landa-lanean oinarrituta sortutako argazkiak, marrazkiak, collageak eta testuak), eta euskal euskalkien aniztasuna islatzen du. Mari Campistron aritu da risografia teknika erabiliz inprimatutako argitalpen honetan lankidetzan.

/

Nerea de Diego artista bisualak testuingurua lantzen du, marrazketa, bideo, argazkilaritza edo eskulturaren bidez burutu ohi duen bizi-esperientzia propioan oinarrituta, estilotik ihesean. Arte Ederretan doktorea (UPV/EHU) eta UPNA unibertsitateko irakasle elkartua, 2016. urtetik da Uharteko Arte Garaikideko Zentroaren zuzendaritza-taldeko kide.

GALERIA

slide 1
slide 1
slide 1
Image Slide 2
Image Slide 2
Image Slide 2
previous arrowprevious arrow
next arrownext arrow
Shadow

BESTE PROIEKTU BATZUK

  • TODO
  • PROIEKTUAK
BIDASOAKO ATLAS EMOZIONALA

2022 BIDASOAKO ATLAS EMOZIONALA Irungo Udalak babestutako 2019ko Ribera Bekari esker egindako ikerketaren (“Bidasoaren kartografia emozionala” izenekoa) jarraipena da proiektu…

RIBERA #6

2021 RIBERA #6 BIDASOAREN MEMORIA ARTEAREN IKUSPEGITIK Espazio publikoan ospatzen den programa honek arte garaikidea eta memoria historikoa uztartzen ditu,…

KONTENPORANEA #5

2021 KONTENPORANEA #5 Kontenporanea Irungo Udalak sustatutako kultura garaikideko topaketa da, arte, diseinu eta kulturaren arloan trebatutako gazteek antolatzen dutena.…