MUGAZ GAINDIKO KULTURA
EKOIZPEN ETA SORMEN LANTEGIA
MUGAZ GAINDIKO KULTURA
EKOIZPEN ETA SORMEN LANTEGIA

Cookie politika
Zer dira cookie-ak?

A zer galdera! Cookie-ak txokolatezko apurrak (edo pipitak euskara jasoan, gora Ibon) dituzten galletatxoak dira, bide batez Bitaminen erotzen gaituztenak. Wikipedia bedeinkatuaren arabera, ez ziren ez Euskal Herrian asmatu, harrigarria bada ere, Estatu Batuetan baizik, amerikanuek alegia, 1930ean, Ruth Graves Wakefield izeneko massachusettstar peto-petoak. Emakume handi honek etxeko janaria maitekiro prestatzen zuen jatetxe ospetsu bat gobernatzen zuen, bai filme gringoetan kafe garratza etengabe zerbitzatzen dizuten horietakoa. Harira, bertan Ruth maiteak gainera, anoa (barkatu bereziki hitz jaso hau erabiltzea) gehigarri batekin agurtzen zituen bezeroak, etxean bere gutiziak goza zezaten. Argi eta garbi dago beraz, cookie-ak ez ziren Euskal Herrian asmatu, hemengo ostatu batean ez dute musutruk deus ematen, ezta kakahuete ziztrin bat ere ez.

Baina, era berean, jakin badakizu, cookie-ak testu-fitxategi txikiak direla, webgune batera sartzean zure ekipoan deskargatzen direnak, eta ez daramatenak txokolatezko pepitarik, ezta palma-oliorik ere, ezertxo ere ez.

Ez dira birus gaiztoak, maltzurrak eta zitalalak, baizik eta interneten era askotako zerbitzuak emateko funtsezko papera betetzen duten tresnak. Webgunean zein hizkuntzatan nabigatu nahi duzun gogoratzeko, webgunearen funtzionaltasuna optimizatuko duten estatistikak jasotzeko edo zure sare sozialetan gure edukiak partekatzeko balio dute, besteak beste. Zer uste zenuen ba?

Nolako cookie-ak erabiltzen ditu webgune honek?

  • Cookie teknikoak. Guk geuk sortu eta kudeatutakoak dira, aukera ematen dutenak gure webgunean nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko.​
  • Analisi cookie-ak. Guk geuk edo hirugarrenek tratatutakoak, aukera ematen digutenak webguneko erabiltzaile kopurua kuantifikatzeko eta web orriaren erabilpenaren estatistikak neurtu eta aztertzeko.

Inolaz ere ez dugu eskuratzen erabiltzaileen datu pertsonalik eta bermatuta dago webgunean nabigatzen duen ororen pribatutasuna.

Nola desaktibatu gure cookie-ak (edo beste edonorenak)

Nabigatzaile gehienek cookie-ak automatikoki onartzen dituzten arren, nabigatzailearen konfigurazioa aldatu dezakezu zure ekipoan instalatuta daudenak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko.

  • Nola konfiguratu cookie-ak Google Chrome nabigatzailean
  • Nola konfiguratu cookie-ak Firefox nabigatzailean
  • Nola konfiguratu cookie-ak Safari nabigatzailean
  • Nola konfiguratu cookie-ak Internet Explorer nabigatzailean
  • (espero dezagun, egun inork ez izatea nabigatzaile gorrotagarri hau erabiltzeko zoritxarra, egia esateko)