GU GEU

Bitamine Faktoria mugaz gaindiko ekoizpen kultural eta sormen lantegi bat da, kultura eta arte garaikidea sustatu eta nazioartekotzea xede duena. Lurraldeari atxikiak gara. Gure kultura proiektuei eta sorkuntzari laguntzeko programei esker, gure komunitatearen sektore artistikoa eta kulturala indartzen dugu. Gizarte-espazio da gure ekintza eremua. Eta bitartekaritza, parte-hartzea eta elkar sorkuntza, gure lanabes nagusiak. Genero-ikuspegia aintzat hartuta jarduten gara, eta gainera baliabideen erabilera iraunkorra bermatzen dugu.
EDUKIAK & NAZIOARTEA HELGA MASSETANI PIEMONTE
EKOIZPENA ANDER GARMENDIA ITURRIOZ
espazioa
Bitamine Faktoriaren etxea Irungo Ventas auzoan dago, gizarte berrikuntzari eskainitako gune batean. Espazio ireki eta malgu bat bizi dugu, sormen-lana eta ezagutzak eta esperientziak trukatzeko aukera ematen duena. Bulegoa, bilera-gela, biltegia, officea eta artistentzako egoitza bat ditu.
Sareak
Lankidetzan eta sarean lan egiteak proiektuak sendotzeaz gain, bertan dihardugun eragileok ontzen gaitu. Nekatoenearekin batera Mugakide sortu genuen, mugaz gaindiko kooperazio bultzatzeko asmoarekin. Eta Trans Europe Halles sareko kide gara, Europako hiritarrek eta artistek sustatutako 100dik gora kultura egitasmoak biltzen dituen Europako sarea, eta European Network of Cultural Centres (ENCC), egoitza Bruselan duena, Belgikan, elkarrizketa eta lankidetza sustatzeko Europako beste sare bat, gaur egun 24 herrialdetako 5.000 zentro kultural baino gehiago ordezkatzen dituena, bakoitza bere erkidegoaren ahalduntzea bilatzen duten programa eta jarduerekin.